Henrike I.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henrike I.a Nafarroakoa


Nafarroako erregea

1271 - 1274
Bizitza
Jaiotza1244 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaIruñea1274ko uztailaren 22a (29/30 urte)
Hobiratze lekuaIruñeko katedrala
Familia
AitaTibalt I.a Nafarroakoa
AmaMargarita Borboikoa
Ezkontidea(k)Blanka Artoiskoa  (1269 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXanpaina leinua
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Find a Grave: 117549655 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau Nafarroako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Henrike I.a».

Henrike I.a, Gizena (12441274ko uztailaren 22a) Nafarroako errege izan zen (1270-1274); eta, Henrike III.a izenaz, Xanpaina eta Brieko kondea ere bai.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infantea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Tibalt I.a eta anaia Tibalt II.a zituen.[2] Petri anaia 1261ean hil zelarik, Nafarroako oinordeko bihurtu zen.

Tibalt II.a anaia haurrik gabe zegoen eta ongi negoziatu nahi zuen Henrikeren ezkontza. Lehenik 1265an adostu zen Henrike ezkonduko zela Biarnoko Gaston VII.aren alabarekin. Henrike gaztea, bitartean, maitemindu zen andereño noble batekin eta oldartu zen anaiaren proiektuen aurka (haur bat izan zuten).[3] Bi anaien arteko desadostasuna luzatu zen 1269 arte, Henrikek onartu zuelako Zuria Artoiskoarekin ezkontzea.

Anaiaren erreinaldian, erregeordea izan zen hau kanpoan zegoena. Errege berri bihurtu zen azkena oinordekorik gabe hil zenean. 1270eko abenduan anaia hil bazitzaion ere, 1271ko martxora arte ez zen aldarrikatua eta 1273ko maiatza arte ez zen koroatua.

Erregea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako foruak zin eta gero, Frantzia aldera joan zen Xanpaina eta Brieko bere lurraldeak zirela eta Filipe III.a omentzeko.[4]

Bere erreinaldian Nafarroako ekonomia asko hazi zen. Hala ere, 1259ko Parisko Itunak bere itsasoaren atea itxi zuen. Nafarroako Erresuma, Frantziako aliatua zena, Ingalaterra izan zuen Gaskoinian bere iparraldeko mugan.

Errege bakezalea izan zen eta ez zuen Filipe Gaztelako infantearen proposamenak onartu Filiperen anaia zen Alfontso X.a Gaztelakoaren aurka egiteko. 1270. urtean Filiperen alde egin zuen, Gaztelako Erresumak kendutako zenbait lurralde berreskuratzeko asmotan. Baina gero jarrera aldatu eta Tibalt semea Alfontsoren alaba batekin, Violante Gaztelakoarekin hain zuzen ere, ezkontzea adostu zuen.[5]

Bere erreinaldiaren hirugarren urtean gizentasuna zela eta hil zenez, ezin da bere politikaz asko esan. Itxura denez, herri xumearekiko joera erakutsi zuen. 1266an, Nabarreria San Zernin eta San Nikolasetik banatzea onartu zuen (ikusi Iruñeko burguak). Lizarra, Los Arcos eta Viana hiribilduei eskubide eta foru eman zizkien eta nobleekin harreman onak izan zituen.

Hil zenean (dirudienez, loditasunagatik[6]), Joana izeneko urtebeteko alabatxoa utzi zuen.[7] 1273an bere lehensemea, Tibalt izenekoa Lizarrako gazteluko almena batetik eroria hil zitzaiolako. Iruñeko katedralean lurperatuta dago.

Dante Alighieriren Jainkotiar komedia liburuan agertu zen, Garbitokiko ateen aurren XIII. mendeko Europako beste erregeekin batera. Henrike ez da zuzenean aipatua baina bai zeiharka "aurpegi ederretakoa" edo "Frantziako izurriaren aitaginarreba" (italieraz: Suocero della Peste di Francia) ezizenez.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Tibalt III.a
Xanpainiako konde
Amona
Zuria
Nafarroakoa
Aitona
Artxibalt VIII.a
Borboiko jauna
Amona
Alix
Forezkoa
Aita
Tibalt I.a
Nafarroako errege
Ama
Margarita
Borboikoa
Henrike I.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike ezkondu zen 1269an Artoisko Roberto I.a kondearen Zuria alabarekin. Bi seme-alaba izan zituzten:

  • Tibalt infantea (1270/1271-1273), haurtzaroan hila.
  • Joana (1273-1305), Nafarroako erregina.

Alargundu eta gero Zuria berriz ezkondu zen Edmundo Lankasterkoarekin (1275).

Bestalde ezkondu baino lehenago, Henrikek gaztaroko maitalearekin seme bat utzi zuen:[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Suárez Fernández, Luis. (1970). Historia de España: Edad Media. Madril: Gredos.
  2. Colección diplomática de los reyes de Navarra de la dinastía de Champaña 3: Enrique I de Navarra (1270-74). Donostia: Eusko Ikaskuntza ISBN 84-89516-02-2)..
  3. a b Jaurgain, J.-B.-E. de. (1885). Arnaud d'Oihenart et sa famille. Paris: H. Champion, Libraire Quai Malaquais.
  4. Gallego Gallego, Javier. (1994). De Enrique I a Carlos I (1270-1328). Iruñea: Mintzoa ISBN 84-85891-57-0..
  5. González Jiménez, Manuel. (2004). "IX". Alfonso X el Sabio. (1. argitaraldia) Bartzelona: Editorial Ariel S. A., 248, 257 or. ISBN 84-344-6758-5..
  6. Guillaume de Nangis. (1843). Chronique des rois de France et de Vies de Saint Louis et de ses frères, Philippe le Hardi et Robert. Géraud.
  7. Johnstone, Hilda. (1999). Francia: gli ultimi Capetingi. in: Storia del mondo medievale. VI, 569–607 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Aurrekoa
Tibalt II.a

Nafarroako erregea

1270-1274
Ondorengoa
Joana I.a
Aurrekoa
Tibalt V.a

Xanpainiako kondea

1270-1274
Ondorengoa
Joana I.a