Margarita Tudor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Tudor

Margarita Tudor (Westminster jauregia, 1489ko azaroak 28-1541eko urriak 18) Henrike VII.a Ingalaterrakoaren eta Isabel Yorkekoaren bi alaba bizirauleetako bat izan zen, baita Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen arreba nagusia ere. Bere lehen ezkontza Jakobo IV.a Eskoziakoarekin izan zen, eta honen ondoren beste bi aldiz ezkondu zen.

Lehen urteak

1489ko azaroak 28an jaioa, bi egun beranduago, azaroak 30ean bataiatua izan zen (San Andres egunez) Westminstergo Santa Margarita elizan, Eskoziako errege santu bakarraren izen bera zuelarik. Orotara, Margarita hiru aldiz ezkondu zen.

Ezkontza eta seme-alabak

Lehen ezkontza 1503ko abuztuak 8an izan zen, 13 urte zituenean. Holyrood abadian ezkondu zen, Edinburgon, Jakobo IV.a Eskoziakoa erregearekin, errege ingelesak Eskozia frantziar eraginetik urruntzeko egin zuen ahalegin batean. Honela, Jakobo V.a Eskoziakoa eta Maria Estuardoren amona izan zen. Gainera, Mariaren ezkontidea zen Lord Darnleyren amona ere izan zen bere bigarren ezkontzaren bidez. Guztietan garrantzitsuena Jakobo eta Margaritaren arteko ezkontzak zuzenean, Koroen Elkarketara eraman zuela da.

Ezkontza honetatik sei seme-alaba jaio ziren

Bere senarra Flodden Fieldeko guduan, Northumberlanden hila 1513ko irailak 9an, Margarita erregeorde bihurtu zen bere seme Jakobo V.aren adin txikitasunaren ondorioz.

Hurrengo urtean, 1514ko abuztuak 6an, Kinnoulleko elizan Archibald Douglas, Anguseko kondearekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik alaba bat jaio zen.

Ezkontza berri honek erregeordetzatik kendua izatea eragin zuen John Stewart, Albanyko II. dukearen mesedetan, nork, handik gutxira, haur-erregearen zaintza lortu zuen. Margaritak Ingalaterrara ihes egin zuen, non 1517 arte egon zen, Albanyren falta probestuz Eskoziara itzultzea lortzen duenean.

Alabaina, bere ezkon bizitza Angusekin geroz eta okerrago zihoan, are gehiago honek erregearen zaintza lortzen duenean, eta honela erresumaren erregeordetza ziurtatuz 1524tik Jakobo V.ak ihes egitea lortu zuen arte, 1528an.

Margarita Angusetas 1527an dibortziatu zen, eta hirugarren aldiz 1528ko martxoak 3an ezkondu zen Henrike Estuardorekin, ondoren Lord Methwen I.a. Ezkontza honetatik alaba bat jaio zen.

  • Dorotea Estuardo (1529 inguruan jaioa-gazterik hila)

Jakobo V.a errege gazteak ihes eginda, bere amarekin eta Lord Methwenekin bildu zen, denbora batez bere aholkularirik garrantzitsuenak izan zirenak. Margarita eta bere semearen arteko harremanak oso urrunekoa eta hotza izaten amaitu zuen, alabaina, berak bere amak bere eta bere anaia Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen artean batzar bat egiteko saiakerak arbuiatu zituenean, traizioa egin izana egotziz. Gainera, Lord Methwenetaz dibortziatzeari uko egiteak are min handiagoa egin zion jada hautsita zegoen euren arteko harremanari.

Methveneko gazteluan hil zen, Pertshiren, 1541eko urriak 18an, 51 urte zituela, eta Pertheko San Joan abadia kartujoan lurperatua izan zen


Aurrekoa
Margarita Danimarkakoa
Eskoziako erregina ezkontidea
1503ko abuztuak 8-1513ko irailak 9
Ondorengoa
Magdalena Valoiskoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margarita Tudor Aldatu lotura Wikidatan