Jakobo IV.a Eskoziakoa
Jakobo IV.a Eskoziakoa (1473ko martxoak 17-Flodden, Ingalaterra, 1513) Eskoziako erregea izan zen 1488 eta 1513 artean. Jakobo III.a Eskoziakoa eta Margarita Danimarkakoaren semea izan zen.
1488an, bere aita tronutik kentzea lortu ondoren Eskoziako errege bihurtu zen. Tronuan mantendu zen Flodden Fieldeko guduan hil zen arte.
1503an Henry VII.a Ingalaterrakoaren alaba zen Margarita Tudorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik honako seme-alaba hauek izan zituzten:
- Jakobo (Holyrood jauregian jaioa 1507ko otsailak 21ean-Stirling gazteluan 1508ko otsailak 27) Rothesayko dukea
- Alaba bat (Holyrood jauregian jaioa eta hila 1508ko uztailak 15ean).
- Arturo (Holyrood jauregian jaioa 1509ko urriak 20an-Edinburgoko gazteluan 1510eko uztailak 14) Rothesayko dukea.
- Jakobo V.a Eskoziakoa (Linlithgow jauregia, 1512ko apirilak 10-Falkland, Fife, 1542ko abenduak 14) Eskoziako erregea bere aitaren oinordeko bezala.
- Alaba bat (jaioa eta aldez aurretik hila Holyrood jauregian 1512ko azaroan).
- Alexandro (hil ondorengo semea, Stirling gaztelua, 1514ko apirilak 30-Stirling gaztelua 1515eko abenduak 18) Rosseko dukea.
Ezkontzaz kanpoko harreman batetik, Jakobok beste seme bat izan zuen:
- Jakobo Estuardo (?-1544) Murrayko kondea.
Ingalaterrako tronura bere koinatua zen Henrike VIII.a Ingalaterrakoa iritsi ondoren, Jakobok frantziarrekin aliantza berritu zuen.
Luis XII.a Frantziakoarekin aliantza bat amaitu ondoren, Ingalaterrari gerra deklaratu zion 1512an.
Hurrengo urtean, Jakobok Ingalaterra inbaditu zuen, eta Flodden Fieldeko guduan garaitua eta hila izan zen, 1513ko irailak 9an.
Bere oinordekoa bere seme Jakobo izan zen, urte bete baino ez zuen haurra, honen amaren erregeordetzapean.
| Aurrekoa Jakobo III.a Eskoziakoa |
Eskoziako erregea 1488-1513 |
Ondorengoa Jakobo V.a Eskoziakoa |
|
|||||||||||||||||||||||