Margarita del Val

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita del Val

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargarita del Val Latorre.
JaiotzaMadril1959ko irailaren 28a (64 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hezkuntza-mailadoktoretza
Tesi zuzendariaEladio Viñuela
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbirologoa, immunologoa, biokimikaria eta biologo molekularra
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Severo Ochoa Molecular Biology Center (en) Itzuli
KidetzaEspainiako Inmunologia Elkartea
Farmaziako Errege Akademia

Margarita del Val Latorre (Madril, 1959ko irailaren 28a) espainiar kimikaria, birologoa eta inmulogoa da. [1] [2] [3] Birus-infekzioei aurre egiteko erantzun immunologikoa ikertzen diharduen Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako zientzialaria (CSIC). Horrez gain, Severo Ochoa Biologia Molekularreko (CBMSO) ikerlari zientifikoa ere bada.[4] Txertoen erabileraren eraginkortasunaren defendatzailea eta krisialdi epidemologikoetan (esate baterako, 2020ko COVID 19 koronabirusaren pandemian) berrogeialdiak egitearen aldekoa da.[5] [6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margarita Del Val Kimika Zientzietan doktorea da; Biokimika eta Biologia Molekularrean espezializatua Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM). 1976-1981 urte bitartean, lizentziatura ikasi zuen. Ondoren, tesia egin zuen Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (UAM) . Bere ama eta aita kimikan doktoreak ziren eta ingurune intelektual eta zientifikoan hazi zuten Del Val.

1987.urteaz geroztik, doktoradu ondoko egonaldia egin zuen Alemanian; Tübingeneko Animalien Gaixotasun Birikoen Ikerketarako Institutu Federalean lehenengo bi urtetan, eta ondoren, hiru urtez, Ulmeko Unibertsitatean. Bertan, birus- infekzioei aurre egiteko erantzun inmunitario zelularrari buruzko ikasketak ez ezik, birusek erantzun immunologiko honekin duten interferentziari eta antigeno birikoen T linfozito zitotoxikoen tratamenduari eta aurkezpenari buruzko ikerketak ere egin zituen. Horrek guztiak isolatutako T epitopoetan (gaur egun hainbat saiakuntza klinikoren oinarria den kontzeptua) lehen txerto esperimentala diseinatzera eraman zuen.

Majadahondako Carlos III Osasun Institutuko ikertzailea izan zen 19 urtez, eta hantxe sortu zuen bere taldea. 2010. urteaz geroztik, Madrilgo Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroan (CSIC - UAM) lan egiten du. Bertan, eredu animalien azken urteetako infekzio eta txertoen patogenoei aurre egiteko erantzun immunologikoa ikertzen ari da. [7]

Aldi baterako bi egonaldi egin izan ditu; bata, Bethesdako NIHn, Washingtonetik gertu, Estatu Batuetan, eta bestea, Montrealgo ( Kanada) McGill Unibertsitatean.

Ikerketa proiektu ugari zuzendu ditu. Dibulgazio zientifikoa egiten du, eta eragin handiko artikuluak argitaratzen ditu. [8][9] koronabirusaren krisialdiaren hasieran, hainbat artikulu idatzi zituen biztanleria sentsibilizatzeko. Aipatzekoa da gazteei zuzendutako "Coronavirus-a, zentzu eta erantzukizunerako deia" izenekoa. [10][11]

Sendagaiak merkaturatzeko Europako Sendagaien Agentziako Espainiako ordezkaria (EMA) izan da. Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko eta Madrilgo Erkidegoko Txertoen Aditu-Aholkularien Batzordeko kidea ere bada. Espainiako Zientzia Elkarteen Konfederazioko (COSCE) Bizitza eta Osasun Zientzien Arloko kide den aldetik, Animalien Esperimentazioaren Gardentasunari buruzko COSCE ituna koordinatzen du. [12]

Ikerketa lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketek infekzio birikoei aurre egiteko erantzun immunologikoa aztertzea dute oinarri, beraz, txertoen funtzionamenduaren oinarria osatzen duten alderdiak ikertzen ditu, Aztertu dituen gaien artean honako hauek daude:

  • birusek immunitate-erantzunarekin duten interferentzia.
  • isolatutako T epitopoetan oinarritutako lehen txerto esperimentalaren diseinua, aurrerago HIESA birusaren edo malariaren aurkako hainbat saiakera klinikoren oinarria izan den kontzeptua.
  • antigeno birikoetatik T linfozito zitotoxiko antibiralak aurkeztu eta prozesatzeko mekanismo molekularren ikerketa. Bertan, funtsezko proteasak, garraiatzaile independenteak diren bideak eta kutsatutako zeluletan sortutako peptido biriko naturalak deskribatzen ditu. Horrek erantzun zelular immunologikoak kutsatutako zelulak ezagutzea eta ezabatzea ahalbidetzen du.
  • birusen aurkako T linfozitoen mekanismo eta memoriaren sustapena, hau da, iraupen luzeko inmunitatearen oinarria.

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen elkarte eta erakundeetan izan dituen karguak:

  • Espainiako Inmunologia Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko idazkaria
  • Esperimentazio Zientifikorako Animalien Erabileraren Azterketaren COSCE Batzordearen koordinatzailea
  • Bizitza eta Osasun zientzien arloaren COSCE-ko Gobernu Batzordeko kidea

Sariak eta ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Farmazia Errege Akademiako kidea (2015eko irailaren 24a) [13] [14]
  • UEBE José Cardona Saria (2020), bere ikerketa lan garrantzitsuagatik. [15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://cincodias.elpais.com/cincodias/2020/04/22/companias/1587544891_774099.html
  2. .https://www.farodevigo.es/sociedad/2020/09/25/aconsejo-acortar-cuarentenas-situacion/2344774.html
  3. (Gaztelaniaz) navarratelevision.es. (2020-07-27). «"Esperanza" ante los primeros ensayos de la vacuna del Covid» navarratelevision.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) Rubio, Javier Fernández. (2020-08-19). «Margarita del Val, viróloga: "Se van a tener que prohibir actividades de muy alto riesgo durante los años de la pandemia"» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  5. (Gaztelaniaz) Recepciones, Categoría:. Toma de posesión como Académica Correspondiente del Ilma. Sra. Dña. Margarita del Val Latorre – Real Academia Nacional de Farmacia. (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  6. (Gaztelaniaz) «Toma de posesión como Académica Correspondiente del Ilma. Sra. Dña. Margarita del Val Latorre» Webtv RANF (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  7. «Margarita del Val aboga por vacunas que induzcan “una buena memoria inmunitaria” en los linfocitos T - UIMP» www.uimp.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  8. (Gaztelaniaz) «La viróloga Margarita del Val (CSIC), segura de la eficacia de la cuarentena» www.efe.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  9. revista virología. .
  10. (Gaztelaniaz) «Margarita Del Val Latorre» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  11. «Investigadores del CSIC analizan los últimos retos de los virus para la salud en un curso de UIMP-Sevilla - UIMP» www.uimp.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  12. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «En casa para proteger del coronavirus a los vulnerables y a los que nos curan» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  13. (Gaztelaniaz) Cosce. Comisión COSCE de Estudio del Uso de Animales en Investigación Científica | Cosce. (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  14. .
  15. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]