Margarita uhartea
Wikipedia(e)tik
Margarita uhartea (gaztelaniaz: Isla Margarita edo Isla de Margarita) Venezuelako Esparta Berriko uharterik handiena da, Karibe itsasoan. Estatuak beste bi uharte txiki ditu: Coche eta Cubagua. Hiriburua La Asunción du eta 420.000 biztanle inguru ditu.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Margarita uhartea Venezuelako Esparta Berria estatuan dago Coche eta Cubagua uharteekin batera. Uhartea istmo bati esker lotutako bi penintsulak osatzen dute eta 1.020 km² azalera du.
Hauexek dira penintsulak:
- Macanao penintsula (mendebaldean). Penintsulako mendirik altuena 760 metrotako Pico de Macanao da.
- Paraguachoa penintsula (ekialdean). Penintsulako mendirik altuenak 920 metrotako San Juan edo Cerro Grande eta 890 metrotako El Copey dira.
Istmoa La Restinga du izena eta barnean La Restintiga lakua du.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Porlamar, 125.000 biztanle.
- Pampatar, 50.000 biztanle.
- La Asunción, 25.000 biztanle eta eskualdeko hiriburua.
- Juan Griego, 45.000 biztanle.
[aldatu] Historia
1498an, Kristobal Kolon uhartea ikusteko lehendabiziko europarra zen, lehen uhartean Guaiqueries tribua bizi zen. Uhartean perlak ekoizten zirenez, espainiarrak gotorlekuez bete zuten. 1561an, Lope Agirre oñatiarra uhartea konkistatu zuen Panamara joan baino lehen.
1814an, Margarita uhartea zen independentzia lortzeko lehendabiziko Venezuelako eskualdea. Simon Bolivar askatzailea uharte honetan bihurtu zen errepublika berriko komandantea.
[aldatu] Kanpo Loturak

