Maria de las Mercedes Isasi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria de las Mercedes Isasi
Bizitza
JaiotzaIurreta1900eko urtarrilaren 18a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBerriz1973ko urtarrilaren 10a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
txinera
Jarduerak
Jarduerakmoja

Maria de las Mercedes Isasi (Iurreta, Bizkaia, 1900eko urtarrilaren 18a - Berriz, 1973ko urtarrilaren 10a) moja izan zen. [1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15 urterekin, 1915ean, Berrizko Mertzedarien Ikastetxean hasi zen ikasten eta 1917 arte jarraitu zuen. 1927an, Komentuan hartu zuten postulante gisa. 1935ean misiolari joan zen Txinara, non sortzear zegoen Ningkwo-fu etxeko nagusia izateko zen, baina behin han, Wuhuko Sheng-mu-yuen irla moduko batera bidali zuten, Ibai Urdinak ongarritzen duen arroz-uharteen artera eta 17 urte eman zituen bertan.

Txinatarren eta japoniarren arteko gerra jasan behar izan zuen; komunisten eta Chiang-kai-sheken soldaduen arteko gerra, eta Mundu-Gerraren zipriztinak. Komunistak Wuhuren jabe egin zirenean 1949an jazarpena piztu zen.

Maria de las Mercedesi epaiketa egin zioten Herri Auzitegian, erruduntzat jo zuten eta Wuhun zehar ibili arazi zioten eskuetan eskuburdinak jarrita, ondoren kartzelan sartu zuten. Urtebeteko espetxealdiaren ostean, Txina Kontinentaletik kanporatu egin zuten Japoniara, Tokiora, joan zen. Formosa uhartera itzuli , eta han hiru urte eman zituen Hsinpun.

Berrizen eman zituen azken urteak eta bertan hil zen 1973an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ISASI, María de las Mercedes - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]