Mariano de Corral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mariano de Corral
Bizitza
JaiotzaAlgorta1926ko irailaren 30a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2009ko apirilaren 14a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Mariano de Corral y Líbano edo Mariano Corral y Líbano (Algorta, Bizkaia, 1926ko irailaren 30a - Bilbo, Bizkaia, 2009ko apirilaren 14a) bizkaitar margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura ikasketak Bilbon, Madrilen eta Parisen egin zituen. 1973. urtean Frantziako Centre de Liaision des Artistes, Peintres et Auteurs d´Art elkarteko kide izendatu zuten. Erakusketa ugari egin zituen (Bilbo, Gasteiz, León, Tarragona, Paris, Santander, Valladolid, Sevilla, Madril, Erroma, Bartzelona, Miarritze, eta abar). Hainbat erakusketa egin zuen bere ibilbidean, eta bere lanak Euskal Herriko eta kanpoko museo eta erakundeen bilduma askotan daude (Madril, Bilbo, Bartzelona, Paris, Granada, Santillana de Mar...).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]