Marino Faliero
Wikipedia(e)tik
"Marino Falieroren exekuzioa", Eugène Delacroix (1827).
Marino Faliero (Venezia, 1274 - 1355eko apirilaren 17a) veneziar politikaria izan zen.
Biografia [aldatu]
Veneziako Hamarren Kontseiluko lehendakaria izan zen (1320-1327). 1354an, dux hautatu zuten. Patrizioen Gobernuaren kontra jo zuen herriaren laguntzarekin, baina preso hartu, eta hil egin zuten. Haren heroi-jokabidean oinarritu ziren Lord Byron (1820, Marino Faliero drama), Hoffmann (1821, Marino Faliero ipuina), Casimir Delavigne (1829, Marino Faliero tragedia) eta Swinburne (1885).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.