Lord Byron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lord Byron (bere zakurrari): "Hemen datza hutsaltasunik gabe ederra, lotsagabekeriarik gabe idartsua, basakeriarik gabe ausarta izan zen eta gizonaren dohain guztiak eta akats bakar bat izan ez zuen izakia"

George Gordon Byron, seigarren Lord Byron (London, 1788ko urtarrilaren 22a-Missolonghi, Grezia, 1824ko apirilaren 19a) poeta ingelesa, Erromantizismoaren historiako idazlerik garrantzitsuenetarikoa izan zen.

Lord Byronen bizira sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John "Mad Jack" Byron kapitainaren (familiako bostgarren Lord Byron) eta bere bigarren emazte Lady Catherine Gordonen semea izan zen. Aita hiru urte zituelarik galdu zuen, zerga besterik jaso ez zuelarik oinordeko gisa. Herentzia materiala exkasa izan zen arren, ez zen horrela herentzia espiritualarekin, gazteak bere aitaren partetik edertasunari maitasuna eta galanteriari gurtza jaso baitzituen, eta amarengandik bere goxotasuna, baina baita bere jenio txarra ere.

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Catherine Gordon, Byronen ama

Bederatzi urte zituela, bere amak Mary Gray izeneko hezitzaile gazte baten eskuetan jarri zuen. Oraindik oso gaztea izan arren, berarekin eduki zituen lehen harreman sexualak eta honek mundu berri bat erakutsi zion.

Aberdeen Grammar Schoolen laugarren urtea ikasten hari zela, bere aitona William Byron hil zen eta txikitatik bizi izan zen Aberdeen hiri eskoziarretik Ingalaterrara joan behar izan zuen, aristokrata bezala onartua izatera (tituluri inoiz errespetu gehiegirik eman ez zion arren).

Byron txikia Dulwicheko Glennie doktorearen eskolara bidali zuten. Han, bere amaren maniek ikasketak etengabe eteten zituen, semea denbora luzerako berarekin bidaian emateko setarekin. 1801ean, bere amak erregegandik jasotako 300 liberei esker, Byron Harrowen onartua izan zen, non bere lehen hezkuntza amaitu zuen.

Helduaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1802 urtean izan zuen bere lehen amodio tragedia, maiteminduta zegoen Margaret Parker lehengusina hil zenean.

1805ean Cambridgeeko unibertsitatera joan zen. Hemen, ikasle aparta izateagatik aparte, bere janzkera arraro eta bere bizimodu xahutzaileagatik izan zen ezaguna. Unibertsitatea diru faltagatik utzi eta Londresko Picadilly 16era joan zen, non emagaldu baten maitalea izan zen eta boxeoa eta esgrima ikasi zituen. Dirurik gabe geratu zenean, amarekin itzuli zen eta poesiari ekin zion burubelarri.

1807an Aisialdi orduak poema liburua argitaratu zen. 1809an Lorden Ganberan eserleku bat lortu zuen eta Espainiatik, Portugaldik, Albaniatik Maltatik eta Greziatik bidaiatu zuen. 1811an bere ama eta bi lagun hil zitzaizkion hilabeteko epean, eta honek sakonki eragin zion, heriotzarekin obsesionatu baitzen.

1812an argitaratutako lehen bi Childe Haroldeko Kantuek, bere Europako bidaiak kontatzen zituzten poemak, famatu egin zuten. 1815ean Anna Isabella Milbankekin ezkondu zen, urtebete geroago utzi egingo zuena poetari bere legezko alaba bakarra eman ondoren, Ada Lovelace. Bere arrebaorde Augustarekin edukitako intzestuzko erlazioen zurrumurruek eta bere buruko osasunari buruzko dudek, bere ostrazismo soziala eragin zuten. Sakonki atsekabetuta, 1816ean Ingalaterra utzi zuen inoiz gehiago ez itzultzeko.

Europako bidaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1816tik aurrera Europa osoan zehar bidaiatzen hasi zen, hil arte jarraituko zuelarik.

1824ean Greziara joan zen, non Suliota bandiduekin batu zen turkiarren aurka borrokatzeko. Han malaria harrapatu zuen. Medikuek odol-ateratze bat gomendatu zioten eta, hasiera batean aurka agertu zen arren, gaixotasunak jota, amore eman behar izan zuen. Apirilaren 16ean hasi zen tratamendua eta 19rako Lord Byron hila zen. Bertan egon zirenek bi litro odoletik gora atera ziotela esan zuten. Bere aurreko Lord Byron guztiak bezala, 36 urterekin hil zen, bere familiak nozitzen zuen ustezko begizkoa betez.

Oso autore mirestua izan zen, bai Goethe bezalako garaikideez bai Edgar Allan Poe bezalako ondorengoez. Mary Shelleyk bere Frankestein famatua Lord Byronekin eta beste lagun batzuekin Suitzan pasatako gau batean idatzi zuen, ustez poetan oinarrituta. Fernando VIIaren Espainian eta bere burujabetzaren alde borrokatzen zuen Amerikan Byronen bizia eta lana Erromantizismoko poeten inspirazio izan zen.

Berak esanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • "Etorkizunaren igarlerik onena iragana da dudarik gabe"
  • "Zenbat eta gizonak gehiago ezagutu, hainbat eta gutxiago maite ditut"... "emakumeengatik gauza bera esan ahal izango banu, askoz hobeto joango litzaidake".
  • "Heriotzaren beldur naizela uste al duzu? Zertarako aieneka ibili?, Ez al dut ba behar baino gehiago gozatu?" (hil baino lehenxeago esana).
  • "Bakarrik geratu arren, ez nituzke nere pentsamendu askeak tronu batengatik aldatuko".
  • "Gizonaren maitasuna bere bizitzatik at dagoen gauza bat da, emakumearena bere izate osoa den bitartean"
  • "Adinak odola hozten duenean eta plazerrak iraganeko kontua direnean, oroitzapen maiteena azkena izaten jarraitzen du eta oroipen gozoena, lehen musuarena"
  • "Ez dira nahikoa mila urte Estatu bat sortzeko; baina nahikoa da ordubete berau hauts eginda uzteko"
  • "Bakarrik egotearen beharra berritzeko ateratzen naiz soilik"
  • "Bizitza motzegia da xakerako"
  • "Inongo alderdikide ez izatearen ondorioa denak molestatuko ditudala da"
  • "Ondo betetako zorion batetik erortzen denari gutxi axola zaio zein sakona den zuloa"
  • "Kausa handi bategatik hiltzen direnak ez dira inoiz alferrik hiltzen"
  • "Bere aberria maite ez duenak ez du ezer maite"
  • "Gure patuaren aurka borrokatzea, igitaiaren aurka oldartzen den garirarenaren antzeko borroka izango litzateke"
  • "Odola handinahiaren eskuak garbitzeko soilik balio du"
  • "Ezkontza maitasunarekiko, ozpina ardoarekiko dena da. Denborak bere lehen zaporea galduarazten dio"


  • "Munduak ezin ditu kentzen dituen hainako pozik eman"
  • "Ez dago munduan bere adina esaten duten emakumeen urte kopurua bezain gauza aldakorrik"
  • "Ez inoiz aholkatu gizon bat bere emazteaz mesfidantzaz egoteko. Beranduegi da berarentzako"

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lord Byron Aldatu lotura Wikidatan