Mark Ryden

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mark Ryden

Bizitza
JaiotzaMedford (Oregon)1963ko urtarrilaren 20a (61 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaArt Center College of Design (en) Itzuli
Hizkuntzaktxinera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
DiskoetxeaSympathy for the Record Industry

markryden.com
Facebook: Mr.Ryden Musicbrainz: 10d01a07-7527-437d-8051-2e41eb99163f Discogs: 1832096 Edit the value on Wikidata

Mark Ryden (Medford Oregon, 1963ko urtarrilaren 20a) Estatu Batuetako margolaria da, surrealismo pop estiloa lantzen duena. Interview Magazine aldizkariak estilo honen aitabitxia bezala izendatu zuen. Artista oso desberdinen eragina nabaritzen da bere artelanetan: Ingres, Jacques-Louis David eta Frantziako beste artista klasiko. Askotan agertzen da Abraham Lincoln bere margolanetan. Misteriotsuak diren elementuetan inspirazioa bilatzen du: jostailu zaharrak, eredu anatomikoak, animalia disekatuak, eskeletoak eta sinbolo erlijiosoak.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medforden Oregonen jaio zen baina Kalifornian hazi. Haren gurasoak Barbara eta Keith Ryden dira. Bere aita autoak zaharberritzen eta pertsonalizatzen zituen.

Hasierak 1988-1998[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988tik 1998ra Ryden hainbat artista garrantzitsuren diskoetarako azalak sortu zituen, haien artean Michael Jacson: Dangerous, 4 Non Blondes:`Bigger Better Faster More!, Red Hot Chilli Peppers: One Hot Minute, eta Aerosmith: Love in an elevator.

Idazle ospetsuen liburuetarako azalak ere diseinatu zituen, Stephen King-en "Desperation" eta "The Regulators", esaterako.

Kritikariek ez zuten Markengan erreparatu Robert Williamsek bere lanak Juxtapoz aldizkariaren lehen orrialdean jarri zituen arte. Aldizkari hau ''Lowbrow'' artearen gidaliburua da.

Erakusketak (1998tik aurrera)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markek "The Meat Show" erakusketarekin debutatu egin zuen Pasadenan, Kalifornia 1998. Haragia bere lanetan errepikatzen den gaia da. Lady Gagaren haragi-xerra jantzi ospetsua bere lanetan inspiratuta dago. Rydenek elikatzeko kontsumitzen dugun haragiaren eta haragi horrek datorren animalia bizidunaren arteko deskonexioa erakusten du. Rydenen ustez haragia bizirik mantentzen digun substantzia da, hari esker existitzen garelako.

"Woondertunel" atzera begirako erakusketa arrakasta handia izan zuen. Bere izena antzinako bitxikeria geletatik dator, Wunderkammer (wonder room) deituak.

Debra Byrne antolatzailearen ustez Rydenen lanak "El Bosco"-n oinarritzen dira, batez ere "Atseginen baratzean". Mikhail Bakhtin kritikari errusiarraren arabera (1895-1975) hiru modu daude "aratuste" estiloko artelanak aztertzeko- ikuskizuna erritual moduan, konposaketa komikoa eta zoramenaren hizkuntza edo "billingsgate"- hirurak nahasten dira Rydenen artelanetan.

2007an "The Tree Show" Michael Kohn arte-aretoan, Los Angelesen, aurkeztu zen. Hiri-gizonak natura ulertzeko duten modua aztertzen du. Haren ustez badaude naturarekin kontaktuan egotean ongizate espirituala sentitzen dutenak eta natura mozten eta saltzean baino pentsatzen ez dutenak. Ryden "Sierra Club and Nature Conservacy" erakunderako dirua biltzen hari da.

2009an Rydenek "The Snow Yak Show" aurkeztu zuen, Tokion. Bere lana baretasuna eta introspekzioa erakusten zuen.

2010ean "The Gay 90s: Old Tyme Art Show" New York-eko Paul Kasmin arte-aretoan estreinatu zen. Gai nagusia aurreko hamarkadetako eta kitsch ukituarekiko nostalgia, idealismo eta sentimentaltasuna erakustea da. Kitsch estiloarekiko erakarpena eta nazka banatzen dituena aztertzen du. "The New York Times" egunkariak bere lanak nostalgia, sentimentaltasuna eta "naif" estiloaren artean mugitzen den artea ordezkatzen duela azaldu zuen, gaur eguneko kitsch estiloa osatzen duena.

2014ean Rydenek bere lehen album musikala atera zuen, The Gay Nineties Old Tyme Music. "Daisy Bell".