Martin Ibarbia Maiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Ibarbia Maiz
Bizitza
JaiotzaBeasain1943ko uztailaren 29a (80 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista-ekoizlea eta kultura-ekintzailea

Martin Ibarbia Maiz (Beasain, 1943ko uztailaren 29a) gipuzkoar ekoizlea da. Maisutza ikasi zuen eta, ondoren, masterra lortu Komunikazio eta Irudi Korporatiboan. Ikastolen inguruko ekimenetan, telebistan eta zinemaren inguruko lanetan aritu ondoren, Kilometroak ekimenaren sortzaileetako bat izan zen, besteak beste, baita Euskal Telebistaren Programa Zuzendaria ere 1981etik 1985era bitartean. 1988tik aurrera, Orio Produkzioak S.A. ekoiztetxeko zuzendari nagusia da, eta horren bidez hainbat telesail, saio eta dokumental ekoitzi ditu, telebistarako gehienbat. Aipagarriak, dira, besteak beste, ETBrako ekoitzi dituen Hitzaro-Lengua Viva eta Sautrela saioak, euskarari buruzkoa lehena eta literaturaren ingurukoa bigarrena. Euskadiko Filmotekako kidea da; erakunde horren lehendakari izan zen 1989tik 1995era, eta 1999ko martxoan berriz hautatu zuten kargu horretarako. Europako zinematekak elkartzen dituen Association Européene Inédits elkargoko lehendakariordea ere izan zen 1992tik 1995era. Eusko Ikaskuntzako Zinema Saileko lehenengo lehendakaria eta Batzorde Iraunkorreko kide izan da. Telebistarako saioak eta dokumentalak ekoizteaz gain, gidoilari- eta zuzendari-lanetan ere badihardu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]