Martin Schongauer
Martin Schongauer (Colmar, Alsazia, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Frantzia—, 1445 - Breisach, Germaniako Erromatar Inperio Santua —gaur egun Alemania—, 1491) alemaniar irarle eta margolaria izan zen, XV. mendeko grabatzailerik onenetako bat. Garai hartako herbeheretar maisu handien eragina begi-bistakoa da haren lanetan. Schongauerren 115 bat irarlan gorde dira, bikainak denak. Eragin handia izan zuten Durerorengan, eta Europa osoan zehar ezagutu ziren. Grabatuetan erabili zituen gaiak erlijiozkoak ziren batez ere: Ama Birjinaren heriotza; Birjina zuhurrak; San Antonio; Errege Magoen gurtzea; Passion (Pasioa).
Margolari gisa oso adierazgarria izan zen egin zituen lan bakanetan. Ezagunena Ama Birjina arrosa artean (1743) da. Beste lan batzuk ere baditu: Colmar museoan dauden aldareburuko baten bi aldeak; Familia sakratua; Ama Birjinaren koroatzea; Epaiketa unibertsala, Brisach-eko katedralean dagoen fresko erraldoia. Schongauerren jatorrizko 53 marrazki ere gordetzen dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.