Martin Zurbano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Zurbanoren erretratua

Martin Zurbano, Martin Varea gisa ere ezaguna (Varea, Logroño, 1788ko otsailaren 27a - Logroño, 1845eko urtarrilaren 21a), espainiar gerrillari eta jeneral liberala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ezagun egin zen Lehen Gerra Karlistan; jeneral egin zuten eta harreman estuak izan zituen Espartero jeneralarekin. 1841ean Bizkaiko moderatuen kontrako zapalkuntzaren gidari izan zen, eta 1843an Katalunian Primen kontrako borrokaren buruzagi. Esparterok karguak galdu zituenean Portugala alde egin behar izan zuen. Erreginak barkaturik Espainiara itzuli zen berriro.

1844an matxinada liberal baten buruzagi azaldu zen Haron, eta 1837ko Konstituzioa aldarrikatu zuen. Garaitu eta atxilo hartu zutelarik, fusilatu egin zuten.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]