Masustondo beltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Masustondo beltza
Hostoak eta loreak
Hostoak eta loreak


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Ordena: Rosales
Familia: Moraceae
Generoa: Morus
Espeziea: Morus nigra

Masustondo beltza (Morus nigra) zuhaitz espezie bat da. Jatorriz Asia hego-mendebaldekoa da, nahiz eta sorleku zehatza ezezaguna izan, gizakiak antzinatik landatu baitu. Dituen kromosoma kopuru handiagatik ezaguna da, 154 pare (308 banako) baititu.

Ezaugarriak [aldatu]

12 metro garai izatera irits daiteke.

Hostoak bihotz formakoak dira, berde ilunekoak. Loreak, berriz, zuriak eta arrosak dira.

Fruituak masustak dira, eta hortik hartzen du bere izena. Lehenengotan fruituak berdeak izaten dira, geroago laranjak bihurtzen dira eta azkenik helduak daudenean gorri iluna-beltza antzeko kolorea hartzen dute.

Basoko fruituak ditu eta oso gozoa da azkenburukoetan, marmeladatan eta edarietan. Hau dela eta oso estimatua hainbat herritan eta Europako hegoaldean hazten dute. Beste herrialde batzuetan, berriz, apaingarri gisa erabiltzen da.