Maurice Krafft

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Katia eta Maurice Krafft.

Maurice Krafft (Mulhouse, 1946 - Japonia, 1991) frantziar sumendi-ikertzailea izan zen. Estrasburgon eta Besançonen egin zituen Lurraren Zientzietako ikasketak. 1970ean Katia Conradekin ezkondu zen. Emaztearekin batera, sumendien jarduera argazki, film, liburu eta hitzaldien bidez ezagutzera emateagatik da gehienbat ezaguna. 1975ean, Geografia Elkartearen Saria eta Esplorazio Saria jaso zuten senar-emazteek. Hogeita bost urtez ibili ziren munduan zehar sumendietako erupzioak aztertzen, ikertzen eta filmatzen. Erupzio horietako batean, Japoniako Unzen sumendiarenean, aurkitu zituen heriotzak. Hainbat dibulgazio-lan argitaratu zituzten egindako ikerketei buruz: Les Volcans (1975, Sumendiak); Volcans et dérive des continents(1978, Sumendiak eta kontinenteen jitoa); Volcans du monde(1987, Munduko sumendiak); Les Feux de la Terre (1991, Lurraren suak). 1990ean Sumendien arriskuak izeneko bideoa egin zuen UNESCOren laguntzarekin; bertan, sumendien zazpi arrisku nagusiak ematen dira ezagutzera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]