Mendebaldeko Berlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Patxi lurra (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:15, 21 urtarrila 2016
Mendebaldeko Berlin
West-Berlin
1949 – 1990
Aliatuek okupatutako Alemaniako eremua
Mendebaldeko Alemania
Mendebaldeko Berlinekoa bandera

Mendebaldeko Berlinekoa armarria

Berlingo okupatutako lau eremuak. Mendebaldeko Berlin kolore urdin argi, urdin ilun eta lilaz adierazita dago. 1987an finkatuta zeuden barrutiak.
Geografia
Historia
Ezarpena1949
Birbateratzea1990eko urriaren 3a
Aurrekoa
Alemania Okupatua
Ondorengoa
Alemania

Mendebaldeko Berlin edo Sartaldeko Berlin (alemanaz West-Berlin) 1949 eta 1990 urteen artean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren (AED) barnean kokatzen zen Alemaniako Errepublika Federalaren kokaleku bat zen. Eremu hau Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak okupatutako guneek osatzen zuten.

Nahiz eta Mendebaldeko Alemaniaren barnean egon izan, legalki ez zen Alemaniako Errepublika Federalaren zati; sobietar eremua ez bezala, Ekialdeko Berlin eremua Alemaniako Errepublika Demokratikoaren hiriburu bilakatu baitzen. Aliatuek ez zuten eremu hau AEDko zati gisa onartu, batez ere hiria legalki lau okupazio eremuetan banaturik baitzegoen.

1961an Berlingo harresiaren eraikitzeak Mendebaldeko Berlinen muga itxi zuen. Bigarren Mundu Gerratik 1990eko Alemaniaren birbateratzea jazo arte, kokaleku hau Ekialdeko Berlin eta Ekialdeko Alemaniaren lur eremuez inguraturik egon zen.

1988an Europako kultura-hiriburua izan zen.

Mendebaldeko Berlingo barrutiak

Mendebaldeko Berlin hiru okupazio eremuen barnean zeuden hamabi barrutiek osatzen zuten:

Estatubatuar eremua

Britainiar eremua

Frantziar eremua


Iruditegia

Ikus gainera