Mendiak.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mendiak.eus
Jatorria
Sortzailea(k)Codesyntax
Sorrera-urtea2016
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Software motoreaDjango, Python eta MySQL
Euskaraz
EuskarazBai
mendiak.eus

Mendiak.eus Euskal Herriko mendien webgunea da. Codesyntax-ek 2016an sortu zuen mendizaletasuna bultzatzeko asmoz. Webgune honen helburu nagusia da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea.[1]

Guztira 2.995 mendi jasotzen ziren 2019an: Nafarroa Garaiko 943, Gipuzkoako 366, Arabako 348, Bizkaiko 331, Nafarroa Behereko 95, Zuberoako 70, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[2]

Atal bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioak jasotzen duen ataletako batek Haurrekin egitekoak du izenburua, eta familian egiteko moduko ehundik gora mendi proposatzen dira ber

Beste atal batek Mendi Federazioak antolatzen duen 100 mendi-lehiaketarako baliagarri diren mendiak markatuta adierazten dira bertan. Lurraldeka sailkatuta daude eta deskribapena, argazkiak, iraupenari buruzko informazio praktikoa eta erabiltzaileen iruzkinak agertzen dira bertan.[3]

Plataformak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioa bi plataformatan erabil daiteke:

  • Mendiak Aplikazioa, Android eta iOS sistemetarako garatutako APPa. Aukera ematen du igoerak markatzeko, mendiak puntuatzeko, igoerak sare sozialetan partekatzeko, eta abar.
  • Mendiak.eus webgune bera, non aplikazioaren bidez jasotzen diren datuak bistaratzen diren. Igoerak markatzeko eta informazio guztia ikusteko aplikazioa jaitsi behar da.

Lizentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda gehienak eta informazio nagusia euskarazko Wikipediatik jaso dira, eta baita Euskal Herriko Mendi Federazioaren zerrendetatik eta OSM mapetatik ere. Mendien aurkezpen-testuak eta informazio praktikoa berariaz sortu diituzte aplikaziorako eta CC-by-sa lizentziapean zabaldu dituzte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Honi buruz - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  2. «Euskal Herriko mendiak - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
  3. Kurutziaga Ikastola. (2019). «Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak eta haurrekin egiteko ibilbideentzako aplikazioa» Kurutziaga Ikastola (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]