Meningitis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Meningitisa meningeen hantura da, hots, garuna eta bizkarrezur-muina estaltzen duten mintzen inflamazioa, gehienetan infekzio baten ondorioz sortutakoa.


Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infekzioaren jatorrian bakterioak, birusak eta onddoak egon daitezke.

  • bakterioak: meningokokoa (Neisseria meningitidis), Haemophilus influenzae eta Streptococcus pneumoniae dira garrantzitsuenak, baina septizemia sortzen duten beste bakterio asko meningitisaren jatorrian izan daitezke ere.
  • birusak: ume txikien meningitis kasu gehienen eragileak.
  • onddoak: Cryptococcus neoformans.

Infekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaitza harrapatzen da:

  • arnas bidetik: airetik kutsatzen da gehienetan meningitisa, gripea edo katarroaren antzera
  • otitis edo sinusitis baten konplikazioaren ondorioz.
  • septizemia baten ondorioz

Sintoma klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buruko mina, sukar handia eta garondo-zurruntasuna. Gorakoak, dardarak eta buru-nahasketa ere ohikoak dira. Mikrobio eragilea meningokokoa denean orban moreak agertu ohi dira larruazalean.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrobio eragilea aurkitzeko likido zefalorrakideoa aztertu behar da, puntzio lunbarra eginez. Behaketa mikroskopikoa eta laginaren kultiboa dira agente eragilea identifikatzeko erabiltzen diren metodoak.

Meningitis bakteriarra gaitz oso larria da, ordu gutxitan gaixoa hil dezakeena. Ulertzekoa da diagnostiko goiztiar baten beharra.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikrobio eragilearen araberakoa da.

Gaitzak jatorri bakteriarra duenean, penizilina, zefalosporinak eta rifampizina dira erabilitako antibiotikoak.

Meningitis birikoa denean ez da antibiotikorik erabiltzen, gaitza tratamendurik gabe berez sendatzen baita.

Meningitis kriptokozikoa B anfoterizinarekin tratatzen da.

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meningokokoaren aurkako txertoa dago, eta baita Haemophilus influenzaren aukakoa ere. Biek babesa handia ematen dute, nahiz eta meningokokoaren andui baten aurka lehenak ez balio.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meningitis Aldatu lotura Wikidatan