Greenwich meridianoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo meridianoa

Greenwich meridianoa edo Lehenengo meridianoa Ipar Polo eta Hego Polo batzen duen asmatutako zirkuluerdia da, Greenwichetik, zehatzago Londresko aldiriko astronomia-behatokitik.

Greenwich meridianoa jatorrizko meridianoa da: hortik longitudea graduz neurtzen da, hau da 0º longitudea da. Ordu-zona bakoitzak 15º longitudeari dagokio (360º 24 ordu direnez 360/24 = 15)).

Greenwich meridianoaren kontrakoa, hau da zirkulua betetzen duen zirkuluerdia, data aldatzeko nazio-arteko lerroa da, Ozeano Barea zeharkatzen duena. Zenbait uhartedi ordu-eremu ezberdinak ez izateko, lerroa ez da zuzena.

Antzinean, beste lekuak aukeratuak izan ziren erreferentziatzat, adibidez Hierro uhartea, Parisko meridianoa, San Petersburgo (Pulkovo meridianoa) edo Washington. Baina 1884an Washingtonen eginiko konferentzia batean Greenwich erabiltzea erabaki zen.

Iparraldetik hegoaldera, honako herrialdeak zeharkatzen ditu:

Greenwicheko lehenbiziko meridianoa izen ematen dion Greenwicheko Errege Behatokian ikusgai.
Greenwicheko meridianoak Zaragoza-Fraga arteko AP-2 autopista zeharkatzen duen tokia adierazten duen arkua ikusgai.
Koordenatuak
(gutxi gorabehera)
Estatua, lurraldea edo itsasoa Oharrak
90°0′N 0°0′E / 90.000°N 0.000°E / 90.000; 0.000 (North Pole) Ozeano Atlantikoa Ipar Poloa
81°39′N 0°0′E / 81.650°N 0.000°E / 81.650; 0.000 (Greenland Sea) Groenlandiako itsasoa
72°53′N 0°0′E / 72.883°N 0.000°E / 72.883; 0.000 (Norwegian Sea) Norvegiako itsasoa
61°0′N 0°0′E / 61.000°N 0.000°E / 61.000; 0.000 (North Sea) Ipar itsasoa
53°45′N 0°0′E / 53.750°N 0.000°E / 53.750; 0.000 (United Kingdom)  Erresuma Batua Greenwicheko Errege Behatokia
50°47′N 0°0′E / 50.783°N 0.000°E / 50.783; 0.000 (English Channel) Mantxako kanala
49°19′N 0°0′E / 49.317°N 0.000°E / 49.317; 0.000 (France)  Frantzia
42°41′N 0°0′E / 42.683°N 0.000°E / 42.683; 0.000 (Spain)  Espainia Pirinioetako Monte Perdidotik hurbil (Huesca). Zaragoza-Fraga arteko AP-2 autopista zeharkatzen du, toki horretan bertan zero meridianoa igarotzen dela adierazten duen arku moduko bat dago, eta autopista bere azpitik pasatzen da.
39°56′N 0°0′E / 39.933°N 0.000°E / 39.933; 0.000 (Mediterranean Sea) Mediterraneo itsasoa Castellón (Valentziako golkoa).
38°52′N 0°0′E / 38.867°N 0.000°E / 38.867; 0.000 (Spain)  Espainia Dénia (Alacant).
38°38′N 0°0′E / 38.633°N 0.000°E / 38.633; 0.000 (Spain)  Espainia Altea (Alacant).
35°50′N 0°0′E / 35.833°N 0.000°E / 35.833; 0.000 (Algeria)  Aljeria
21°50′N 0°0′E / 21.833°N 0.000°E / 21.833; 0.000 (Mali)  Mali
14°59′N 0°0′E / 14.983°N 0.000°E / 14.983; 0.000 (Burkina Faso)  Burkina Faso
11°6′N 0°0′E / 11.100°N 0.000°E / 11.100; 0.000 (Togo)  Togo 600 metrotan zehar
11°6′N 0°0′E / 11.100°N 0.000°E / 11.100; 0.000 (Ghana)  Ghana 16 kilometrotan zehar
10°57′N 0°0′E / 10.950°N 0.000°E / 10.950; 0.000 (Togo)  Togo
10°36′N 0°0′E / 10.600°N 0.000°E / 10.600; 0.000 (Ghana)  Ghana Volta aintzira 7°48′N 0°0′E / 7.800°N 0.000°E / 7.800; 0.000 (Lake Volta) koordenatuan igarotzen du
5°37′N 0°0′E / 5.617°N 0.000°E / 5.617; 0.000 (Atlantic Ocean) Ozeano Atlantikoa Ekuatorea 0°0′N 0°0′E / 0.000°N 0.000°E / 0.000; 0.000 (Equator) koordenatuan zeharkatzen du
60°0′S 0°0′E / 60.000°S 0.000°E / -60.000; 0.000 (Southern Ocean) Ozeano Atlantikoa
68°54′S 0°0′E / 68.900°S 0.000°E / -68.900; 0.000 (Antarctica) Antartika Maud Erreginaren Lurraldea eta Hego Poloa 90°0′S 0°0′E / 90.000°S 0.000°E / -90.000; 0.000 (South Pole) koordenatuan

Beste planetatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzki-sistemaren zenbait objektuen lehendabiziko meridianoak honako hauek dira:

  • Ilargian, Bruce kraterretik pasatzen duena.
  • Merkurion Hun Kal kraterretik pasatzen duena.
  • Marten Airy-0 kraterretik pasatzen duena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]