Mersengo Hitzarmena
Wikipedia(e)tik
Mersengo Hitzarmena edo Meerssengo Hitzarmenak, 870ean, 843an adostu zen Verdungo Hitzarmena ordeztu zuen, eta, ondorio bezala, Lotaringiaren banaketa izan zuen, bere errege Lotario I.ak domeinatu ezin izan zuena, Mendebaldeko Frantziako (gaur egungo Frantzia) Karlos Burusoila eta Ekialdeko Frantziako (gaur egungo Alemania) Luis Germaniarra anaia eta erregeengatik (Lotarioren osabak).
Meerssen, Herbeheretako hiri bat da, Maastrichten ondoan dagoena. Dokumenturik ez dagoenez, ezin daiteke hitzarmena non eta noiz sinatua izan zen esan. Zuzenekoak ez diren iturri batzuek bakarrik, herbeheretar Limburgeko toki hau eta data bat: 870eko abuztuak 8 baino ez dituzte adierazten.