Verdungo Hitzarmena

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Verdungo Hitzarmenak ekarritako zatiketa.
Artikulu hau hitzarmenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Verdun.

Verdungo Hitzarmena 843an frankoen inperioko lurraldeak zatitzeko Ludoviko Pioren hiru semeek (Karlos Handiaren hiru bilobek) sinatutako akordioa izan zen. Nahiz eta Karolingiar Inperioaren gainbeheraren hasiera bezala aurkeztu, ohitura germaniarren (eta beraz frankoen) mantentzea izan zen. Izan ere, germaniarren artean jaraunspena partekatzea ohikoa zen.

Ludoviko Pioren heriotzaren ondoren (840), Lotario I.a seme handienak anaien erresumen gaineko agintea aldarrikatu zuen. Gainera, Pipin ilobak Akitaniako erresuma bere bururako aldarrikapena babestu zuen Lotariok. Nolanahi ere, Estrasburgeko Zinaren bidez Luis Germaniarra eta Karlos Burusoila anaiek bat eginda, Lotario garaitu zuten Fontenayko batailan (841). Orduan, akordioen bila aritu ziren.

Verdungo Hitzarmenaren bidez, anaia bakoitzak inperioko zati bana jaso zuen:

  • Luis Germaniarrak ekialdeko zatia jaso zuen. Rhin ibaitik ekialdean zein Italiatik iparraldean zeuden lurraldeen gaineko agintaldia hartu zuen. Geroago, estatu multzo horiek Germaniako Erromatar Inperio Saindua osatu zuten.
  • Karlos Burusoilak mendebaldeko zatia jaso zuen, Rodano ibaitik mendebaldea hain zuzen ere, Frantzia bilakatzekoa zena. Pipinari Akitaniako erresuma eman zitzaion, beti ere Karlosen agindupean.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Verdungo Hitzarmena Aldatu lotura Wikidatan