Maastricht[1] Herbehereetako hego-ekialdeko hiria, Limburgeko hiriburua.
Maastricht hiriko alde zaharreko ikuspegia.
Maas edo Mosa ibaiaren ertzean dago, Belgikako mugaren ondoan, Liejako iparraldean, Juliana-Lieja-Maastricht eta Zuid-Willems ubideen elkargunean. Ehun, paper, larru, buztin eta garagardogintza dira industrian garrantzi handiena duten arloak. Unibertsitatea, musika-kontserbatorioa, arte-akademiak. Hegoaldean St. Pietersberg-eko meatzeak daude (322 km galeria lurpean), erromatarren garaietan zulatzen hasiak; Espainiako erregeen kontrako gerretan iheslarien babesleku izan ziren, eta Bigarren Mundu Gerran arte-ondasunen eta iheslarien gordeleku.
Banaketa administratiboa [aldatu]
- Maastricht-Centrum barrutia: Binnenstad, Jekerkwartier, Kommelkwartier, Statenkwartier, Boschstraatkwartier, Sint Maartenspoort, Wyck-Céramique;
- Zuid-West barrutia: Villapark, Jekerdal, Biesland, Campagne, Wolder, Sint Pieter;
- Noord-West barrutia: Brusselsepoort, Mariaberg, Belfort, Pottenberg, Malpertuis, Caberg, Oud-Caberg, Malberg, Dousberg-Hazendans, Daalhof, Boschpoort, Bosscherveld, Frontenkwartier, Belvédère, Lanakerveld;
- Noord-Oost barrutia: Beatrixhaven, Borgharen, Itteren, Meerssenhoven, Wyckerpoort, Wittevrouwenveld, Nazareth, Limmel, Amby;
- Zuid-Oost barutia: Randwyck, Heugem, Heugemerveld, Scharn, Heer, De Heeg, Vroendaal.
382an apezpiku-egoitza zen. 1204tik aurrera Brabanteko dukerriaren barruan egon zen. 1632an Herbehereen mendean geratu zen. Espainiarren, orangetarren eta frantsesen mende egon ondoren, 1830-1832an belgikarren erasoari eutsi, eta Herbehereetako parte izaten jarraitu zuen. 1992an, Europako Erkidegoko herrialdeen ekonomia arautzen duen izen bereko hitzarmena izenpetu zen bertan.
| Datu klimatikoak (Maastricht) |
| Hilabetea |
Urt |
Ots |
Mar |
Api |
Mai |
Eka |
Uzt |
Abu |
Ira |
Urr |
Aza |
Abe |
Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) |
4 |
6 |
9 |
13 |
17 |
20 |
22 |
22 |
19 |
15 |
9 |
5 |
13.4 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) |
2 |
3 |
5 |
8 |
13 |
16 |
17 |
17 |
14 |
11 |
6 |
3 |
9.6 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) |
0 |
0 |
2 |
4 |
8 |
11 |
12 |
12 |
10 |
7 |
3 |
0 |
5.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) |
59 |
53 |
62 |
53 |
62 |
74 |
71 |
66 |
57 |
61 |
69 |
73 |
760 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) |
13 |
10 |
12 |
11 |
11 |
11 |
10 |
10 |
9 |
9 |
12 |
13 |
131 |
| Eguzki orduak |
42 |
71 |
98 |
141 |
187 |
176 |
183 |
175 |
134 |
108 |
58 |
38 |
1411 |
| Hezetasuna (%) |
88 |
84 |
80 |
76 |
75 |
76 |
76 |
77 |
81 |
84 |
87 |
89 |
81,1 |
| Iturria: [2] |
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]