Mendebaldeko Frantzia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Karlomagnoren Inperioaren banaketa hiru zatitan Verdungo Hitzarmenaren ondoren, non Mendebaldeko Frantzia ezkerrean dagoen.

Mendebaldeko Frantzia 843ko Verdungo Hitzarmenaren ondoren, Karlos Burusoilaren (840-877 kontrolpean geratu zen lurraldea izan zen. Hitzarmen honek, Karlomagnoren Inperioa hiru zatitan banatu zuen: Ekialdeko Frantzia, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantzia. Mendebaldeko Frantzia, gaur egungo Frantziaren jatorria da. Francia Occidentalis edo Mendebaldeko Frankotar Erresuma bezala ere ezagutzen zen.

Feudo handietan banatuta zegoen: Akitania, Bretainia, Borgoina, Katalunia, Flandria, Gaskonia, Septimania, Frantziako Uhartea eta Tolosa.

987. urtearen ondoren, erresuma Frantzia deitzen hasten da, leinu gobernari berria, Kapetoar Dinastia, jatorriz Frantziako Uhartekoak zirelako.

[aldatu] Ikus, gainera