Mfarakeh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mfarakeh
Osagaiakarrautza eta patata

  Mfarakeh (arabieraz: مفركة‎) edo Batata Wa Bayd (arabieraz: بطاطا وبيض‎; euskaraz: «patatak arrautzekin») izeneko platera aperitibo (mezze) bat da, mundu arabiar osoan ezaguna, baina bereziki Ekialde Hurbilean (Jordania, Libano, Palestina, Siria) jaten dena. Osagaiak patata egosiak, arrautzak, tipula eta ghee gurina[1] dira, kuminoaz, gatzaz eta piperbeltzaz onduak eta martorri xehatuarekin apainduak.[1]

Plater erraza da edozein otordutan jateko, ogi arabiarrarekin (pita ogia) eta te arabiarrarekin lagunduta, baina luzea prestatzeko, tipulak ongi egin daitezen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «SUMAR AE (Food & Recipes): Mfarakeh (طريقة عمل المفركة) - Scrambled Eggs and Potatoes Recipe» SUMAR AE (Food & Recipes) 2017-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-11-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.