Piperbeltz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Piperbeltza
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Ordena: Piperales
Familia: Piperaceae
Generoa: Piper
Espeziea: Piper nigrum
L.

Piperbeltza (Piper nigrum) espezia estimatua eta antzinako diru bat da, Piper generoko zuhaitz baten fruitu lehorra.

Piperbeltz aleak Indian "piperbeltzaren kosta" izenez ezagutzen den Malbar eskualdean hazten den tropikoko landare baten baiak dira.

Piper ale hauek heltze prozesuaren arabera berdeak, beltzak edo zuriak izan daitezke.

Piperbeltz berdea India, Madagaskar, Brasil eta Malaysian ekoizten da gehienbat; piperbeltz soila aurrekoez gain Vietnam, Indonesia eta Sri Lankan; eta piperbeltz zuria berriz Indonesia, Txina, Brasil eta Malaysian. Sichuan edo Jamaikako piperbeltz modura ezagutzen direnak edota piper arrosa modukoak izenez antzekoak izan arren ez daukate piperbeltzarekin inongo harreman botanikorik.

Sukaldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piperbeltz aleak.

Bere ezaugarri kontserbatzaileei esker, piperbeltza asko erabiltzen da hestebete eta haragi onduak prestatzeko. Marinatu eta saltsa ugariren oinarrizko osagaietariko bat da eta barazki, entsalada, zopa, arroz, pasta, arrautza, gazta foundea, xerra piperbeltzetan, saltsa tartariar edota haragi gisatuetan oso erabilia da.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piperbeltz Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Piper nigrum