Mikhail Vrubel
Wikipedia(e)tik
Mikhail Aleksandrovich Vrubel (errusieraz Михаил Александрович Врубель; Omsk, Siberia, 1856ko martxoak 17-San Petersburgo, 1910eko apirilak 14, sinbolismoarekin lotutako errusiar margolari bat da. Izatez, nahita geratu zen bere garaiko joera artistikoen gainetik, eta, ondorioz, bere ez ohiko estiloaren jatorria, margolaritza bizantziar berantiarrean eta Pizkundearen lehen garaian bilatu behar da.