Miren Gorrotxategi Azurmendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Gorrotxategi Azurmendi

(2023)

Eusko Legebiltzarkidea

2020ko abuztuaren 3a -
Barrutia: Bizkaia, Bizkaia
Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 21a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako senataria

2016ko ekainaren 26a - 2019ko martxoaren 4a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2016ko Espainiako Senaturako hauteskundeak

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

2016ko apirilaren 18a - 2019ko irailaren 29a

Espainiako senataria

2015eko abenduaren 20a - 2016ko uztailaren 18a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 2015eko Espainiako Senaturako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaAbadiño1967ko irailaren 18a (56 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
(1987 - 1991) lizentzia : zuzenbide
Euskal Herriko Unibertsitatea
(1991 - 1992) diplomatura : environmental law (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraklegelaria, unibertsitateko irakaslea eta politikaria
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea  (1992 -
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Podemos Euskadi

Twitter: MiGorrotxategi Edit the value on Wikidata
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miren Gorrotxategi».

Miren Edurne Gorrotxategi Azurmendi (Abadiño, Bizkaia, 1967ko irailaren 18a) bizkaitar legelari eta politikaria da. EHUn zuzenbidea ikasi ondoren, 1992 eta 2016 artean irakaslea izan zen bertan. Ahal Dugu alderdiaren kidea, 2015ean senatari hautatu zuten.

2020ko EAEko hauteskundeetarako eta 2024koetan lehendakarigai aurkeztu zuen Elkarrekin Podemos alderdiak.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abadiñon jaio zen, euskal familia tradizional baten barruan (euskalduna), euskara ama-hizkuntza izanik, eta lau senidetako handiena izanik.[2] Zuzenbidean lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1991n (1987-1991) eta ondoren Ingurumen Zuzenbidean diplomatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean ere.

1992an hasi zen unibertsitateko irakasle Euskal Herriko Unibertsitatean. 1996an, unibertsitate-eskolako irakasle titular bihurtu zen Zuzenbide Konstituzionalaren arloan.[3] Zuzenbide konstituzionaleko unibertsitate-irakasle da, bai Zuzenbide Fakultatean, bai Gizarte eta Politika Zientzien Fakultatean, eta eskolak euskaraz eman zituen. 2016an eszedentzia hartu zuen Madrilen senatari moduan aritzeko.[4]

Legelari gisa, gai hauetan dago espezializatuta: Ingurumen Zuzenbidean, kultur aniztasunaren kudeaketan, gutxiengoetan, kulturartekotasunean eta hizkuntzetan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]