Mizuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mizuna
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica rapa
Azpiespeziea Brassica rapa subsp. nipposinica

Mizuna (japonieraz: ミズナ(水菜)?) (Brassica rapa var. nipposinica) Brassica rapa espeziaren kultibar bat da, Brassicaceae familiakoa eta jatorriz Japoniakoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berde ilun koloreko hosto horzdunak ditu. Mizunaren zaporea honela deskribatu izan da: "Zapore mingotsa, pikante arina... apur bat mina, baina errukula baino gutxiago".

Hostoak batez ere gordinak jaten dira, entsaladan. Baina wok, zopa[1] eta nabemono japoniar eltzekarian ere erabiltzen da. Egosita ere erabil daitezke tomate-saltsak egiteko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) Sébastien Verdières. Réussir la culture du Mizuna, chou au goût de moutarde. (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  2. Ekogunea. (pdf) NEGUKO ENTSALADA BARAZKIAK. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]