Modernitate

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau kontzeptu filosifiko eta soziologikoari buruzkoa da; garai hisotrikoa gaitzat duena beste hau da: Aro Moderno

Modernitatea filosofia eta soziologiari loturiko kontzeptua da, zeinaren bidez arrazoian oinarritutako gizartea definitzen den. Modernitatea, horrela, gizarte post-tradizionala da, besteak beste industrialismoak, kapitalismoak, sekularizazioak eta nazio-estatuak ezaugarritutakoa.

Modernitatearen ezaugarri nagusienetakoa aurrerapenaren edo progresoaren ideian ipinitako indarra da. Modernitatean, hortaz, utopia kolektiboek (zentzu oso desberdinekoak izan arren) indarra izango dute.

Behin industria-gizartea gaindituta, posmodernitateaz hitz egiten da, etapa hori globalizazioarekin lotuz. Postmodernitatearen izaera eta, hortaz, modernitatearen balizko gainditzea, hala ere, gai eztabaidatua da pentsalarien artean; eta egungo gizartearen izaera modernoari edo postmodernoari buruz ez dago adostasunik.

Ikus, gainera[aldatu]

Kanpo loturak[aldatu]


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.