Estatu-nazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatu-nazioa[1] estatuaren antolaketa modu bat da, posible diren guztien artean, nazio batek lurralde baten gainean eraikitzen duen antolaketa politiko bat, hain zuzen ere, bere izaera eta lurraldea defenditu ahal izateko.

Gehienetan kultura bat eta hizkuntza bakarra ere suposatu ohi du. Erlijioak ere markatzen izan du zenbait kasutan nazio izaeraren pertzepzioa.

Kontzeptu eztabaidatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu-nazioa nazioarekin nahasten bada ere, estatu-nazio gehienek nazio bat baino gehiago daukate euren mugen barnean. Izan ere, nazio bat besteei gailentzen zaie, estatu-nazio horren agintaritzan eta eliteetan nagusi izanez, eta gehienetan, gainontzeko nazioak gutxitzen saiatuz (bitarteko demokratikoekin edo ez). Ondorioz, nazioak aztertzen dituzten hainbat autorek, estatu-nazio kontzeptuaren izaera nahasgarria azpimarratzen dute, estatu gehienak estatu-nazioak ez diren heinean.

Zentzu honetan, estatu-nazioak oso gutxi lirateke. Esaterako, Portugal (uharteetako tentsio sezesionistak eta Miranda do Douroko zonaldearen izaera alde batera utziz), Albania (hegaldeko greziar gutxiengoa eta bere aldarrikapen irredentistak ahaztuz) edo Japonia, adibide bakan modura.

Estatu ia guztiek, hortaz, aniztasun etniko eta nazional handia daukate, estatu-nazio kontzeptuaren egokitasuna zalantzan jarriz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz) Estatu-nazio ageri da Hiztegi Batuan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]