Modernitate

Wikipedia(e)tik
Modernitatea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Modernitatea filosofia eta soziologiari loturiko kontzeptua da, zeinaren bidez arrazoian oinarritutako gizartea definitzen den. Modernitatea, horrela, gizarte post-tradizionala da, besteak beste industrialismoak, kapitalismoak, sekularizazioak eta nazio-estatuak ezaugarritutakoa.

Modernitatearen ezaugarri nagusienetakoa aurrerapenaren edo progresoaren ideian ipinitako indarra da. Modernitatean, hortaz, utopia kolektiboek (zentzu oso desberdinekoak izan arren) indarra izango dute.

Modernitatea ilustrazioaren larrialdiaren ondorioz Europan jatorria duen prozesu sozio-historiko bati erreferentzia egiten dion kategoria analisi bat da.Mugimendua biztanleri bakoitza bere borondate propioaren arabera bere helmuga propioak izatea proposatzen du. Helmuga modu logiko eta arrazional batean heltzen da, hau da, sistematikoki bizitzari zentzu bat ematen zaio. Erabilera politiko eta botereko kontuengatik arrazoia eta logika inposatzen saiatzen da, proposatutako baloreen praktikari ezezko biribila emanez.

Modernitatea arrazoia erlijioaren aurretik jartzen duen etapa da. Konstituzioaren bitartez kontrol soziala jardutea bilatzen duten instituzio estatalak sortzen dira. Biztanleri batzuen oparotasuna eta beste batzuen marjinazioa ahalbidetzen duten klase sozial berriak sortzen dira. Produktibitatea eta bere ekonomia handitzeko produkzioa industrializatu egiten da, eta azkenik, etengabeko jarduera eta aldaketako etapa bat da.


Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernitatearen axioma ulertzeko Errenazimenduaren oinarrizko ezaugarria adierazi behar da, garai hau bi aldien arteko zubi lotune bat baita. Errenazimendua,  gizakia pertsona sinboliko bat bezala kokatzen du, hau da, bere sinesmen oinarria eta mundua ulertzeko era erlijioan oinarritzen da. Modernitatean aldiz, guztia erlijioarekin azaldua izan daitekeenaren sinesmena alde batean usten da, eta gertakarien azalpen zientifikoak garatzen hasten da, hau da, ohikoa alde batean uste da arrazoia erabiltzeko.

Errenazimenduaren eta Modernitatearen kontrajartzea aztertua garai hau azaltzera igaro gaitezke. Modernitatea gizartea homogeneizatzea bilatzen duen aldaketa prozesu bat bezala ulertua da. Indibidualitateen sorkuntzara sarrera ematen du eta gertaerak eta objektuak ezagutzagatik eta jabetze unibertsalagatik egitea ahalbidetzen du. Etengabeko eguneratzea behar duen prozesua bezala kontsideratzen da.

Modernitatea Ilustrazioko Kantiano kontzeptuaren antzekoa da ( pertsonaren adin nagusitasuna, bere arrazoia modu autonomo batean lantzeko: El Sapere aude ), eta hau baino lehen Errenazimenduko Antropozentrismo humanistari (adibidez, la Oratio pro homini dignitate de Pico della Mirandola). Oso esanguratsua izan zen Erdi Aroa eta Aro modernoaren artean berriaren ikuskera desberdinak ulertzeko eta antzinakoen eta modernoen eztabaida ulertzeko.

Michel Freitag-en soziologian, modernitatea gizartearen erreprodukzio modu bat da, tradizioaren oposaketagatik bere erregulazio mekanismoen  dimentsio instituzionalean eta politikoan oinarritzen dena, non taldearen erreprodukzio era eta betetzen diren ekintzen zentzua dimentsio kulturalengatik eta sinbolo partikularrengatik erregulatua da.

Modernitatea erreprodukzio sozialaren erregulazio eraren aldaketa ontologiko bat da legitimitatearen zentzu tenporalaren aldaketan oinarritzen dena. Modernitatean jatorria iraganaldia ordezkatzen du eta gizakiari erlazionaturik dagoen ekintzaren judizioa arrazionalizatzen du. Modernitatea bizitza sozial jokoaren arauak aldatzeko posibilitate politiko erreflexiboa da.  Modernitatea ere baldintza historiko materialen multzoa da, ohituren, doktrinen edo heredatutako ideologien emantzipazio bateratuan pentsatzea ahalbidetzen duena, eta ez kultura tradizional bategatik arazotua dagoena.

Ere Transmodernitate terminoa sartu da globalizazioagatik ezaugarritzen den mundurako.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernitatea, XV. mendean munduan gertatutako gertaera batzuen ondoren sortu zen, hala nola, Amerikaren aurkikuntza, inprentaren garapena, erreforma protestanteak eta Errenazimendua. Giza eta historiako arloetan, Modernitatea ez da iristen Erdi Aroko amaierarekin, baizik eta gizarte aurreindustriala, nekazal ingurua eta tradizionala gizarte industrial eta modernoaren bilakatzearen ondorioz. Industria iraultza eta kapitalismoaren garaipena ematen da. Gizarte industriala post industrialera pasatu denez, postmodernitatea deitu diogu. Modernitatearen krisia, Lehen Mundu Gerraren bukaeran hasi zen. Honela, batzuen mentalitatea eta konzientzia aldatu zen beste aldaketa batzuekin batera.

Postmodernitatearen izaera eta, hortaz, modernitatearen balizko gainditzea, hala ere, gai eztabaidatua da pentsalarien artean; eta egungo gizartearen izaera modernoari edo postmodernoari buruz ez dago adostasunik.

Inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modernitatea nazioen erakundeetan aldaketak sustatu zituen. Errepublikako botereari, razionalitate administratiboari eta industrializazioari sarrera emateko estatuak sekularizatzen dira. Gainera, Nazio Estatuen agerpenarekin lurraldeak berrantolatu behar dira eta hirien sorkuntzara igarotzen da, garapen industrial kapitalista eta aurrerapen ekonomiko eta teknologiko bat lortzeko helburuarekin.

Hiriaren sokuntzagatik Errepublikako botereak gizarteak kontrolatzeko lege multzoa biltzen duen konstituzio bat ezarri behar du. Kontrola errazteko helburuarekin hiritartasunean legeak erabiltzen dituzten hiru botere estatalak sortzen dira: botere exekutiboa, botere legegilea eta botere judiziala. Hauetako bakoitza funtzio zehatz bat du: lehenengoa konstituzioak osatzen duten legeak egiteaz arduratzen da, bigarrena lege horiek gainditzeaz, eta hirugarrena konstituzioaren ezarpenaren bitartez  gizartean justizia kudeatzeaz arduratzen da.                              

Razionalitate administratiboa klase sozial berri bat sortzea ahalbidetzen du: Burokrazia; entitate publiko desberdinetan lan egiten duena eta  konstituzioa betetzeko Estatuarekin elkarlanean aritzen dena.

Industrializazioa garapen industrialaren bitartez leku jakin baten ekonomia zabaltzea bilatzen duen prozesua da. Henry Ford-en “modelo T” -rekin hasten da, ongizate komertzialen produkzioa eragingarri bihurtzen duena (materia prima bukatutako produktuetan eraldatzen ditu), denboraren aurrezpen bat eta irabazien handitze bat suposatuz. Industrializazioa  Estatuarentzat esanguratsua izan zen aldaketa teknologiko eta ekonomiko bat aurkeztu zuen; gizartearentzat aldiz, ongizate eta oparotasun ahalmen utopiko bat; bere ordaintze ekonomikoa eta lan baldintzak ez baitziren inpartzialak. Herrialdeko sektore honek proletalgoa sortu zuen: fabriketan ongizateen gehiegizko produkzioaz arduratzen den klase soziala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modernitate Aldatu lotura Wikidatan


Soziologia Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.