Monsanto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Monsanto Company AEBetako nekazaritza korporazioa da, genetikoki eraldatutako hazien ekoizle handiena mundu osoan. Izan ere, hainbat laboretan merkatuen %70-%100 dauka bere menpe. Halaber, hazi arrunten konpainiarik handiena ere bada munduan, 2005ean Seminis Inc erosi ondoren. Orotara 18.800 langile ditu, eta 2007rako 8.563 mila milioi dolarreko mozkina aitortu zuen[1].

Genetikoki eraldatutako hazien eta hazteko hormonen garapenak eta salmentak, baita politikaren gaineko lobby-jarduerak ere, mundu osoan zehar eragin dute polemika eta globalizazioaren aurkako mugimendukoen eta ingurumenaren aldekoen jomugan jarri dute enpresa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Francis Queeny botikariak sortu zuen Monsanto 1901ean St. Louis-en (Missouri). Enpresari emaztearen ezkondu aurreko abizena eman zion. Hastapenean sakarina eta kafeina Coca-Cola konpainiari hornitzen zizkion. 1940ko hamarkadatik aurrera plastikoen eratorriak ekoizteari ekin zion, eta lehen bonba atomikoa garatzeko proiektuan parte hartu zuen. 1960ko hamarkadan Vietnamgo Gerran erabilitako ajente laranja zeritzonaren ekoizle nagusia bilakatu zen. Bioteknologia arloan 1997an hasi zen.

Oin oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Google Finance: Monsanto Company.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Monsanto Aldatu lotura Wikidatan