Mordecai Richler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mordecai Richler Kanadako idazlea izan zen (1931-2001). Familia judu batean sortu zen. Montrealgo Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1951tik 1952ra, Parisen bizi izan zen, eta idazle existentzialistak ezagutu zituen han. Joera horretakoa da bere lehen eleberria, The Acrobats (1954, Akrobatak). Espainian eta Ingalaterran egon ondoren, Montrealera itzuli zen 1970ean. Haur zela jasandako behartasuna eta antisemitismoa eraman zituen eleberrietara umore garratzez, eta kulturen arteko komunikazioak (eta komunikaziorik ezak) dakartzan arazoak aztertu zituen bereziki. Obra nagusiak hauek dira: Son of Smaller Hero (1955), A Choice of Enemies (1957), The Apprenticeship of Duddy Kravitz (1959), The Incomparable Atuk (1963), Cocksure (1968), St. Urbains Horsemen (1971). Umorezko saiakerak (1974, Notes on an Endangered Species and Others) eta haurrentzako liburuak ere (1975, Jacob Two-Two Meets the Hooded Fang 1987; Jacob Two-Two and the Dinosaur) argitaratu zituen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]