Moritz Schlick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Moritz Schlick

Alemaniar filosofoa (Berlin, 1882 - Viena, 1936). Vienako Unibertsitatean Filosofia irakaslea eta Vienako Taldeko kide garrantzitsuenetako bat izan zen. Ludwig Wittgensteinen tesiak garatu zituen: positibismo logikoaren ezagutzen teoria nagusia azaldu zuen, eta horretarako enuntziatu enpirikoen (sintetikoak, a posteriori) eta zientziaren azalpen logikoen (analitikoak edo tautologikoak) arteko bereizkuntza argitu eta metafisikaren sasi-arazoak salatu zituen. Estetika eta etika alorrak ere landu zituen. Ikasle ohi nazi batek hil zuen. Obra nagusiak: Raum und Zeit in der gegenwärtigen Physik (1917, Espazioa eta denbora gure garaiko fisikan), Allgemeine Erkenntnislehre (1918, Ezagutzaren teoria orokorra), Fragen der Ethik (1930, Etika-galderak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Moritz Schlick Aldatu lotura Wikidatan