Karl Popper
Karl Raimund Popper (Viena, Austria, 1902 - Londres, Erresuma Batua, 1994) austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen.
Biografia [aldatu]
Vienako Unibertsitatean egin zituen matematikako, fisikako eta psikologiako ikasketak. Vienako Taldean parte hartu zuen, baina 1934an argitaratu zuen Logik der Forschung ("Aurkikuntza zientifikoaren logika"); liburuan Vienako Taldearen teoria neopositibistari eta enpirizismo induktiboari kritika zorrotza egin zien. Logikako eta metodo zientifikoaren irakaslea izan zen 1949tik 1969ra arte.
Haren lanetako batzuk: The Open Society and Its Enemies (1945, "Gizarte irekia eta bere etsaiak"); The Poverty of Historicism (1957, "Historikotasunaren pobretasuna"); "Errealismoa eta Lurraren helburua" (1982); eta "Unibertso irekia" (1984).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.