Mozart Camargo Guarnieri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brasildar musikagilea (Tietê, São Paulo, 1907 - São Paulo, 1933). Mario Andraderen eragin intelektual eta estetikoaren pean osatu zuen bere prestakuntza musikala. Heitor Villa-Lobos, Oscar Lorenzo Fernandes eta bere garaiko beste musikagile batzuk bezala, elementu brasildarrekin, are Brasilgo folklorearekin ere, adostu zuen musika klasikoa, baina brasildar musikaren bitxikeria edo exotismo hutsetara mugatu gabe, betiere. Bere musikaren beste ezaugarrietako batzuk intimismoa eta lirismoa dira. Abestiak, pianorako piezak, kuartetoak, kontzertuak eta sinfoniak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]