Musikariaren etxea

Koordenatuak: 42°49′13″N 1°38′26″W / 42.820148°N 1.640652°W / 42.820148; -1.640652
Wikipedia, Entziklopedia askea
Musikariaren etxea
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Iruñeko Alde Zaharra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′13″N 1°38′26″W / 42.820148°N 1.640652°W / 42.820148; -1.640652
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXV. mendea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-191
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
191
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Musikariaren etxea Iruñeko katedralari atxikita dagoen etxe txikia da. Bere garaian, katedraleko musikariaren etxea zen, eta gaur egun Iruñeko eraikin zibilik zaharrena dela uste da[1], Erdi Aroan eraiki baitzen, XV. mende inguruan[2]. San Jose plazatxoan dago, Zaldi Zuria ostatutik gertu. Eraikina Nafarroako Gobernuak babestua da eta UNESCOk Donejakue bidearen babespean ere jarri zuen[3].

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxea Erdi Aroan Nabarreriako burguan eraikitzen zen etxebizitzaren itxura du. Lehen pisuan tailerra, ganadua edo nekazariaren gauzak gordetzeko lekua izaten zuen, baita denda, hala behar izanez gero. Goiko pisuan etxebizitza bera zegoen. Mota honetako etxeak izango ziren garai horretan Iruñean eraikitakoak, askok baratze txikia zuten atzeko aldean[4].

Etxe honen kasuan, beheko solairua sarrerako ateak okupatzen du. Arku zorrotz bat du, bozela intradosean eta kristoren anagrama giltzarrian; goiko gorputzean, berriz, leihate laukizuzen bat dago, egurrezko teilatu-hegalera ematen duena[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sahats, Archivo. «Casa del músico, en la plaza de San José de Pamplona (Navarra)» www.3digitala.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  2. a b (Gaztelaniaz) PAMPLONA, A. O.. (2011-03-13). «La más antigua de San José» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  3. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Routes of Santiago de Compostela: Camino Francés and Routes of Northern Spain» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).
  4. Ruiz, Juan José Martinena. (1996). «Reseña histórica de la evolución urbana de Pamplona» Príncipe de Viana 57 (207): 143–176. ISSN 0032-8472. (Noiz kontsultatua: 2021-07-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]