My Beautiful Laundrette

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
My Beautiful Laundrette
Datuak
Jatorrizko izenburua My Beautiful Laundrette
Izenburua euskaraz Nire Garbitegi Ederra
Urtea 1985
Estreinaldia 1985eko irailaren 7a Torontoko Zinemaldian
Generoa drama
Herrialdea  Erresuma Batua
Iraupena 97 minutu
Aurrekontua 650.000 libera esterlina
Banatzailea Mainline Pictures
Zuzendaria
Stephen Frears
Ekoizleak
Tim Bevan
Sarah Radclyffe
Gidoilariak
Hanif Kureishi
Aktoreak
Gordon Warnecke
Daniel Day-Lewis
Saeed Jaffrey
Roshan Seth
Musikagileak
Ludus Tonalis
Argazkilariak
Oliver Stapleton
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa

My Beautiful Laundrette (euskaraz Nire Garbitegi Ederra) 1985eko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan 1980ko hamarkadako Margaret Thatcherren agindupeko Erresuma Batuko gizartea, asiar komunitatearen bizimodua eta homosexualitateari buruzko ikuspuntua ematen da.

Filamren gidoia Hanif Kureishi pakistandar-ingeles idazleak idatzi zuen.

1985eko irailaren 7a Torontoko Zinemaldian estreinatu zen. Filma hau hainbat Oscar Sari eta BAFTA Sarietarako izendatua egon zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omar (Gordon Warnecke) pakistandar kazetari baten semea da, Londres hirian bizai da, baina Ingalaterra desatsegin zaio, ingelesek nahiz nazioarteko poliziak etorkinekiko duen jokaera dela eta. Aldiz, bere aitaren aldeko osaba den Nasser gizon zorrotz eta enpresari arrakastatsua da, hiriburuko asiar komunitateako kide aktiboa. Omarren aitak bere anaiari Omarri lan bat emateko eskatzen dio, hortaz, Omar bere osabaren garage batetan autogarbitzaile gisa lanean hasten da, gerora gainbeheran dagoen arropa-gabitegi baten ardura ematen diolarik, Omarrek hura aurrera ateratzeko gogo guztia jarriz.

Bienbitartean, Omar ohiu arrazistak ohiukatzen dituen eskuin muturreko tale batek erasotzen du. Eskuin muturrko talde honetako kideen artean Omarren aspaldiko eskolako lagun zahar bat dago, Johnny (Daniel Day-Lewis). Berrelkartzearen ondoren, Johnnyk Omarren garbitegian lan egitea onartu eta ikasketen ondorioz haien arteko maitasun istorio etenari berrekiten diote.

Bi mutilen arteko harremana egoera ekonomikoak baldintzatuko du, bai eta Johnnyren aintzinako eskuin muturreko taldeak eta Taniak ere, azken hau Nasserren alaba da. Bestalde, Omarren familiako harreman sozialak ere agerian gelditzen dira.

Hainbat gorabeheraren ondoren, bi mutilak elkarrekin segitu eta bi garbitegi berriren ardura hartzen dute.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]