Nankingo sarraskia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sarraskiko biktimak Yangtze ibai ertzean, ondoan japoniar soldadu bat dagoela.

Nankingo sarraskia (txineraz: 南京大屠殺; japonieraz: 南京大虐殺; pinyineraz: Nánjīng Dàtúshā), "Nankingo bortxaketa" izenaz ere ezagutua, Japoniako armadak Nanjing hiriaz jabetu eta ondorengo sei asteetan egondako biztanleria txinatarraren sarraskiari deritzo.

Hilketak sei aste iraun zituen, eta 200.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Horrez gain, soldadu japoniarrek milaka emakume txinatar bortxatu zituzten. Datu zehatzik ez dagoen arren, bortxaketak 20.000 eta 80.000 bitartean izan zela uste da. Datu hau, Japoniako gerra auzitegiak eman zuen jakitera, eta beharbada, bortxaketa kasuak gehiago izan ziren.

Sarraskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarraskiari buruzko datu gehienak, hirian garai hartan bizi ziren biztanle europarrei esker eman ziren jakitera, askotan, familiei idatzitako gutunetan. Gutun haietan bortizkeria izugarriak deskribatzen ziren.

Soldatu japoniarrek adin guztietako emakume txinatarrak bortsatu zituzten, haurretatik 80 urtetik gorako emakumeetara. Askotan, bortxaketak, egun argitan burutzen ziren, eta maiz, emakumearen familiakoen aurrean. Soldaduek emakumeak etxez etxe bilatzen zituzten, eta gehienetan, bortxaketa burutu eta gero, emakumea hil egiten zuten, aurretik tortura bortitza praktikatuz, horien artean baginatik sartzen zizkieten objektuak.

Beste emakume batzuk, bortxatzeaz gain, soldaduen sexu beharretarako prostituta bihurtzen zituzten, esklabotza sexualera behartuz. Bestelako lekukotasunek, familiakoen artean behartutako sexu-harremanen berri ematen dute, guraso eta seme-alaben artean. Haurdun zeuden emakumeak bortxatu zituzten, monje budistak sexu-harremanak izatera behartu zituzten, eta gizon txinatarrak hildako gorpuekin sexu-harremanak izatera behartu zituzten.

Bortizkeria, Nanjing hiriaren okupazioaren hasieran gogorren eman bazen ere, ondorengo urteetako Japoniar okupazio osoan zehar eman zen.

Nanjingo Segurtasun Gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Rabe enpresagizon alemaniarra eta Nanjingen bizi zen europar atzerritar talde bati esker, Nanjingo Segurtasun Gunea ezartzea posible egin zen, hiriko enbaxada eta Nanjingo unibertsitatean. Segurtasun gunean, 200.000 txinatarrek hartu zuten babesa, horrela, japoniarren hilketetatik ihes eginez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nankingo sarraskia Aldatu lotura Wikidatan