John Rabe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

John Rabe (Hanburgo, 1882ko azaroaren 23a - 1950eko urtarrilaren 5a), negozio gizon alemaniarra izan zen, Japoniako armadak Txinako Nanjing hirian burututako sarraskia eragozten saiatzeagatik ezaguna. Bera eta Nanjingen garai hartan bizi ziren beste atzerritar askoren laguntzari esker milaka biztanle salbatu ziren.

Nanjingo Segurtasun Gunean 200.000 txinatar inguruk hartu zuten babesa, hirian japoniarrek Nankingo sarraskia izenaz ezagututako hilketak burutzen zituzten bitartean.

Biografia laburra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1882an jaio zen Alemaniako Hanburgo hirian eta gaztetatik Afrikako enpresetan aritu zen lanean, azkenik Siemens enpresaren Txinako sailean lan egiteko. Bertan zegoela, Shenyang, Beijing, Tianjin, Shanghain eta azkenik Nanjingen bizi izan zen.

Garai hartan, egundaka atzerritar bizi ziren hirian, bai negozio gizonak, zein misiolariak. 1937an Japoniak Txina inbaditzean, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. 1937ko azaroaren 22an, Japoniako armada Nanjing hiria inguratzen ari zela, Rabek, eta hiriko beste atzerritar batzuek Nanjingo Segurtasun Gunea sortzen lagunduko zuen nazioarteko batzordea sortu zuten. Segurtasun gunea, hiriko enbaxadetan eta Nanjingo unibertsitatean zegoen kokatua.

Ekintza hark, milaka txinatar salbatu zituen, eta hori dela eta John Rabe "Txinako Schindler" ere deitu izan dute askotan, Oskar Schindlerrek juduak nazien hilketetatik salbatu zituelako.

1950eko urtarrilaren 5ean hil zen bihotzekoak jota.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005ean, John Raberen Nanjingo etxea, eraberritu eta "John Rabe eta Nazioarteko Segurtasun Gunea gogoratzeko aretoa" zabaldu zuten urtebete beranduago.

Horrez gain, 1997an John Raberen hilarria Berlinetik Nanjingera eraman zuten, hirian dagoen Nankingo sarraskiari buruzko oroitarriaren ondoan jartzeko.

Filmea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an, Florian Gallenbergerrek zuzendutako John Rabe filme alemaniarra estreinatu zen Berlingo zinemaldian.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Rabe Aldatu lotura Wikidatan