Naos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Figaliako Apoloren Tenpluko naosaren adibidea

Naosa, arkitekturari dagokionez, Antzinako Egipto eta Antzinako Greziako tenpluen gelarik garrantzitsuena da.

Egipton, faraoi guztiek hasten zuten euren eraikin jainkotiarra toki honetatik, ondoren, monumentuaren gainontzeko zatiak eraikitzen ziren, logikoa, gela honetan, jainkoaren kak atseden hartzen baitzuen.

Tenplu bakoitzak, orokorrean, naos bat zuen, estatua bat edo estatuatxoak zituen jainkotiar elementuaren gela, jainkoaren irudiarekin. Jainkoarekin "harremanetan" jar zitekeen pertsona bakarra, faraoia zen.

Antzinako Grezia eta Antzinako Erroman, tenpluek, naosean, jainkoaren estatua ere bazuten barnean, nora profanoa ez zen ohi sartzen. Bere barnean, Adyton delakoa zegoen, edo, literalki, "sar ezin daitekeen tokia", beraz, naosa zen tokirik sakratuena. Erroman, naosari, cella ere deitzen zitzaion.

Bizantziar Inperioan, naosa erabiltzen jarraitu zen, adibidez, garai hartako eliza bereizgarri batean, San Salbatore in Koran, Konstantinopolisen ikus daitekeen bezala.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • René Ginouvès, Dictionnaire méthodique de l'architecture grecque et romaine, t. III : Espace architecturaux, bâtiments et ensembles, Collection de l'École française de Rome 84, EFR - EFA, 1998
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naos Aldatu lotura Wikidatan