Narciso Monturiol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Narciso Monturiolen erretratua
Icteneo itsaspekoaren erreplika

Kataluniar asmatzaile eta politikaria (Figueres, 1819 - San Martin de Provensals, 1885). Espainian Cabeten sozialismo utopikoa zabaltzen lagundu zuen, eta ideia horiek zabaltzeko asmoz La Fraternidad (1847-1848) argitaratu zuen, eta hurrengo urtean El Padre de familia (1849-1850). Fisika eta natura-zientziak ere aztertu zituen. Itsaspekoa asmatu zuen, eta Icteneo izena jarri zion. Itsaspeko horren lehen froga Bartzelonako portuan egin zen, 1859an. Agintarien laguntza falta zela eta, bertan behera utzi behar izan zituen bere proiektuak. Politikari eta zientziari buruzko lanak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narciso Monturiol Aldatu lotura Wikidatan