Sozialismo utopiko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sozialismo utopiko
Red flag waving.svg
Sozialismo motak

Sozialismo utopikoa sozialismo modernoaren hastapenetako pentsalari eta ekintzaileen ekarpenen multzoa izendatzeko erabilitako terminoa da, antzinako ideia sozialistetatik bereizteko. Robert Owen, Saint-Simon eta Charles Fourier dira sozialista utopiko nabarmenenak eta hirurek XIX. mendearen hasieran jardun zuten, Marxek eta Engelsek euren lanak plazaratzen hasi baino lehen. Langile klasearen kondizio latzak ikusita, horien lan kondizioak hobetzeko hainbat proposamen egin eta ekimenak garatu zituzten. Sozialista utopiko izena Marx eta Engelsek beraiek ezarri zieten 1848ko Manifestu Komunista lanean, beraiek eratu eta marxismorako bidea zabalduko zuen zuten sozialismo zientifikotik bereizteko. Engelsen arabera, sozialista utopikoek gizakiaren ustezko berezko izaera eta jokabide on batetik abiatzen ziren, eta proletargoak eta burgesiak aurkako interesak zituztela onartu arren, ez ziren klaseen arteko borrokaren eta iraultza sozialistaren aldekoak, eta horien ordez pertsonen arteko lankidetzan oinarritutako proposamenak egin zituzten, Marx eta Engelsen arabera ekimen fantastikoak besterik ez zirenak.

Pentsamoldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Industrializazioa eta kapitalismo indibidualistak ekarri dituzten akatsei aurre egiteko, beste sistema (ordena) berri bat beharrezkoa da.
  • Gizakia berez ona da, gizarteak usteltzen gaitu (Rousseau). Kapitalismoak usteltzen gaitu: gizartea ustelduta dago eta gizarteak bihurtzen gaitu berekoiak.
  • Buruarekin pentsatuz beste sistema bat asmatzea posible da.
  • Arazo morala da; konponbidea etikoa: hezkuntza, propaganda, etab. (mezua zabaldu behar da).
  • Mezua gizarte osoan zabaldu, bereizketarik gabe (ez daude onak eta txarrak eta mezua ez da soilik langileriarentzako). Langileriak egin behar du iraultza.
  • Kapitalismoak lehiaren legea ezartzen du, utopikoek lankidetasuna bultzatu.
  • Ez dute borroka politikoa buruan, pertsonala baizik. Estatuak bost axola.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marx eta Engelsen arabera, sozialista utopikoek burges gizartea kritikatzen dute baina ulertu gabe. Ez dute errealitatea aztertzeko metodologia zientifikorik eta asmo onez jokatzen badute ere, haien proposamenekin kapitalismoa ez zen gaindituko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sozialismo utopiko Aldatu lotura Wikidatan