Edukira joan

Naroa Intxausti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naroa Intxausti
Bizitza
JaiotzaBilbo1981eko martxoaren 26a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
alemana
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
naroaintxausti.com
Naroa Intxaustik Bilboko Arriaga Antzerkian lan egin du.

Naroa Intxausti Bolunburu (Bilbo, Bizkaia, 1981eko martxoaren 26a) opera kantari sopranoa da. 2003an operan hasi zen eta munduan zehar kontzertu-kantari preziatua da.[1][2]

Naroa Intxaustik piano eta kantu ikasketak egin zituen Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" Goi mailako Kontserbatorioan, Inmaculada Martinez irakasle izan zuelarik, kalifikazio bikainak lortuz. Era berean Ingelesa, Italiera eta Alemaniera (Hizkuntz Eskolako Goi Maila), EGA eta Frantsesa (Hizkuntz Eskolako Erdi Maila) ikasi zituen.[3]

Ikasketak hobetzeko Master-Class-ak izan ditu Teresa Berganza, Carlos Álvarez, Ana Luisa Chova, Enedina Lloris, Isabel Rey, Ana Mª Sánchez, Alejandro Zabala, Miguel Zanetti, Dalton Baldwin, Giancarlo del Monaco, Emilio Sagi, eta abarrekin.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai opera, errepertorio sinfonikoa zein 'liederrak' (bakarrik eta pianoarekin) abesten ditu. Hainbat sari irabazi ditu Nazioarteko Lehiaketaetan 2000. urtean izan zen bere estreinaldia Misa de la Coronación izeneko lanarekin. Bestalde, opera estreinaldia 2003.ean izan zen, Bastian eta Bastiana izenekoarekin, Bastiana antzeztuz.

Handik aurrera, soprano lirikoko errepertorioko paper nagusiak interpretatu ditu. Hauen artean: Fidelio (Marzelline), Le Nozze di Figaro (Susanna, Barbarina), Agrippina (Poppea), La finta giardiniera (Sandrina), La Cenerentola (Clorinda), Der Freichütz (Ännchen), La Bohème (Musetta), Carmen (Frasquita), Acis and Galatea (Galatea), Victoria und ihr Husar (Lia San), Oberto (Imelda), Norma (Clotilde), Suor Angelica (Suor Genovieffa), Der ferne Klang (F. Schrecker), La Tabernera del Puerto (Marola), El Retablo de Maese Pedro (Trujamán), 9. Sinfonie (Beethoven), Carmina Burana (Orff), Die Jahreszeiten (Haydn), Herminie (Arriaga), Réquiem (Fauré), Matthäus Passion, Kantate 51, Magnificat (Bach), Exsultate Iubilate, Regina Coeli 108, Regina Coeli 127 (Mozart).

Zuzendari anitzekin egin du lan. Adibidez: Edmon Colomer, Adrian Leaper, Michael Güttler, Michael Hofstetter, Antoni Ros Marbà, Pedro Halffter, Christophe Rousset, Günter Neuhold, Marco Zambelli, Eduardo López Banzo edota Florian Ludwig. Baita honako eskena zuzendariekin ere: Giancarlo del Monaco, Peter Mussbach, Lluis Pasqual, Emilio Sagi, Nigel Lowery, Balázs Kovalik eta Calixto Bieito.

Orkestren artean halako hauekin lan egin du: Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Vallés Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Irrati eta Telebista Orkestra Sinfonikoa (RTVE), Sevillako Orkestra Sinfonikoa, Liceuko Orkestra Sinfonikoa, Balearretako Orkestra Sinfonikoa, Al Ayre Español, Deutsches Kammerorchester Berlin.

Besteak beste, antzoki hauetantxe aurkeztu ditu bere lanak: Gran Teatre del Liceu (Bartzelona), Berliner Philharmonie, Konzerthaus Berlin, Mecklenburgisches Staatstheaterren, Saarländisches Staatstheaterren edo Schwetzinger Festspielen, Teatro Maestranza (Sevilla), OLBE – ABAO, Euskalduna Jauregia (Bilbo), Palau de la Musica Catalana, Auditori (Bartzelona), Teatro Monumental (Madrid), Arriaga Antzokia (Bilbao), Baluarte Antzokia (Iruñea), Auditori de Palma de Mallorca, Castell del Bellver (Mallorca), Gayarre Antzokia (Iruña).

2012. urtetik 2016. urtera Naroa bakarlari iraunkorra da eta ,besteak beste, lan hauek egin ditu Stadttheater Gießen-en, Galatea (Acis e Galatea), Susanna (Le Nozze di Figaro), Donna Anna (Don Giovanni), Ännchen (Der Freischüder), Poppea (Agrippina), Ilia (Idomeneo), Berenguera (Riccardo I), Servilia (La Clemenza di Tito), Linda (Linda di Chamounix), Zulema (La Conquista di Granata) edo  Anna (La Dame blanche).

Oberto opera grabatu zuen, Michael Hofstetter zuzendari zela eta Oehms etxerako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Naroa Intxausti-biografía | Naroa Intxausti. (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  2. (Ingelesez) Naroa Intxausti - Biography | Naroa Intxausti. (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  3. «Bilbao Musika» www.bilbaomusika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]