Edukira joan

Nasser aintzira

Koordenatuak: 22°30′N 31°52′E / 22.5°N 31.86°E / 22.5; 31.86
Wikipedia, Entziklopedia askea
Nasser Lakua» orritik birbideratua)
Nasser aintzira
بحيرة الناصر, (ar)
Datu orokorrak
Garaiera179 m
Motaurtegi
Luzera500 km
Zabalera35 km
Azalera5.250 km²
Sakonera25 m
Bolumena132 km³
Geografia
Map
Koordenatuak22°30′N 31°52′E / 22.5°N 31.86°E / 22.5; 31.86
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Aswan Governorate
Hidrografia
Betebidea
HustubideaNilo
Arro hidrografikoaNiloren arroa

Nasser aintzira[1] (arabieraz بحيرة الناصر, Buhayrat Nasir) Nilo ibaiaren erdialdeko arroan sortutako urtegi edo aintzira artifizial bat da. Egipto hegoaldean kokatua, Sudango muga igaro arte hedatzen da.

Zehazki, Nasser laku izenarekin Egiptoko zatia baino ez da ezagutzen, zati honek, laku osoaren hedaduraren %83a hartzen duelarik, sudandarrek, lakuaren euren zatiari Nubiako lakua (arabieraz: بحيرة نوبية; Buhayrat Nubiya) deitzea nahiago duten bitartean.

1958 eta 1970 bitartean egin zen Asuango urtegiaren eraikuntzaren emaitza da. Gutxi gora-behera, 550 kilometroko luzera eta, bere zatirik zabalenean, Kantzerko Tropiko inguruan, 35 kilometroko zabalera du. Bere hedadura osoa 5250 km²koa da eta bere edukiera 157 km³koa.

Uren mailaren igoerak, beharrezko egin zituen aztarna arkeologikoen birkokatze egitasmo batzuk, 1960ko hamarkadan aurrera eraman zirenak.

Nubiar aztarna arkeologiko garrantzitsuak zituzten zenbait toki, zatiz zati desmuntatuak izan ziren eta toki garaiagoetara eramanak. Horien artean, Abu Simbeleko tenplua nabarmendu behar da. Wadi Halfako ibai portu eta tren geltokia, urek estali zuten, eta hiri berri bat eraiki zen horren ordez.

Egiptoko nubiar guztiak (ehun mila pertsona baino askoz gehiago), ordura arte Nilo ibaiaren goiko tokietan bizi zirenak, beste toki batera eramanak izan ziren, euren herrixkak urpean geratu baitziren. Buhen gotorlekua ur azpian gelditu zen ordea.

Lakuaren Egiptoko zatiak, bere izena, Gamal Abdel Nasser presidenteari zor dio, nork urtegiaren egitasmo polemikoa pentsatu zuen.

Niloko perka ugaria da Nasser aintziran eta haren arrantza turismo ekintza bihurtu da, hala aintzira ertzean nola txalupatan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]