Nasser aintzira

Wikipedia(e)tik
Nasser lakua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nasser aintzira
بحيرة الناصر, (ar)
Lake Nasser Vista.jpg

Abu Simbeletik hartutako argazkia

Lake Nasser location.png
Kokalekua EgiptoEgipto
SudanSudan
Garaiera 183 m
Eremua 5.250 km²
Zabalera 35 km
Luzera 550 km
Bataz besteko sakonera 25,2 m
Gehienezko sakonera 130 m
Ertzaren luzera 7.844 km
Betebidea Nilo
Hustubidea Nilo
Hiriak Asuan, Wadi Halfa

Nasser aintzira[1] (arabieraz بحيرة الناصر, Buhayrat Nasir) Nilo ibaiaren erdialdeko arroan sortutako urtegi edo aintzira artifizial bat da. Egipto hegoaldean kokatua, Sudango muga igaro arte hedatzen da.

Zehazki, Nasser laku izenarekin Egiptoko zatia baino ez da ezagutzen, zati honek, laku osoaren hedaduraren %83a hartzen duelarik, sudandarrek, lakuaren euren zatiari Nubiako lakua (arabieraz: بحيرة نوبية; Buhayrat Nubiya) deitzea nahiago duten bitartean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1958 eta 1970 bitartean egin zen Asuango urtegiaren eraikuntzaren emaitza da. Gutxi gora-behera, 550 kilometroko luzera eta, bere zatirik zabalenean, Kantzerko Tropiko inguruan, 35 kilometroko zabalera du. Bere hedadura osoa 5250 km²koa da eta bere edukiera 157 km³koa.

Uren mailaren igoerak, beharrezko egin zituen aztarna arkeologikoen birkokatze egitasmo batzuk, 1960ko hamarkadan aurrera eraman zirenak.

Nubiar aztarna arkeologiko garrantzitsuak zituzten zenbait toki, zatiz zati desmuntatuak izan ziren eta toki garaiagoetara eramanak. Horien artean, Abu Simbeleko tenplua nabarmendu behar da. Wadi Halfako ibai portu eta tren geltokia, urek estali zuten, eta hiri berri bat eraiki zen horren ordez.

Egiptoko nubiar guztiak (ehun mila pertsona baino askoz gehiago), ordura arte Nilo ibaiaren goiko tokietan bizi zirenak, beste toki batera eramanak izan ziren, euren herrixkak urpean geratu baitziren.

Lakuaren Egiptoko zatiak, bere izena, Gamal Abdel Nasser presidenteari zor dio, nork urtegiaren egitasmo polemikoa pentsatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nasser aintzira Aldatu lotura Wikidatan