Natalia Gorbanevskaja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natalia Gorbanevskaja

(2005)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaMosku1936ko maiatzaren 26a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Frantzia
 Polonia  (2005eko apirila -
HeriotzaParis2013ko azaroaren 29a (77 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Dioujeva-Gorbanevskaïa (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Philology of Saint Petersburg State University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
poloniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, liburuzaina, kazetaria, itzultzailea, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Find a Grave: 121253067 Edit the value on Wikidata

Natalia Jevgenievna Gorbanevskaja (errusieraz: Ната́лья Евге́ньевна Горбане́вскаяtranslit.: Natalia Jevgenievna Gorbanevskaja, nɐˈtalʲjə jɪvˈɡʲenʲjɪvnə ɡərbɐˈnʲefskəjə ahoskatua; Mosku, 1936ko maiatzaren 26a - Paris, 2013ko azaroaren 29a) errusiar poeta izan zen, baita Poloniako literaturaren itzultzailea eta eskubide zibilen aldeko aktibista ere. Samizdat egunkari klandestinoaren sortzaile eta lehen zuzendarietako bat izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953an Moskuko Estatu Unibertsitatean hasi zen filologia ikasten, eta 1963an Leningradoko Unibertsitatean lizentziatu zen. Ikasketetan ari zen bitartean, mugimendu demokratikoan sartu zen, eta hori dela eta bere inguruko agintariek bereganako jazarpena pixkanaka areagotuz joan ziren.[2]

1968ko abuztuaren 25ean, Varsoviako itunean, armada Txekoslovakian sartzea adostu zen, eta horren aurka Moskun egindako manifestazio baten antolatzaile gisa, ikerketaren ondorengo hilabeteetan atxilotu zuten Gorbanevskaya. Horren ondoren, 1970eko apirilean eskizofrenia progresiboa diagnostikatu zioten, eta ondoren espetxeratu egin zuten, 1972ko otsailaren 22an, lehenik Kazango ospitale psikiatriko batean, eta gero Butirka espetxean, Moskun.[3]

1975eko abenduan herrialdea utzi behar izan zuen, eta Parisera joan zen. Bertan, kazetari gisa lan egin zuen Errusiako emigrazioaren hainbat argitalpenetan, baita Radio Liberty-n ere.

2005eko apirilean Poloniako nazionalitatea jaso zuen.

Parisko bere etxean hil zen 2013ko azaroaren 29an, eta Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Martin, Douglas. (2013-12-02). «Natalya Gorbanevskaya, Soviet Dissident and Poet, Dies at 77» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  2. (Ingelesez) «1968-1969 (e)» A Chronicle of Current Events 2013-09-20 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  3. (Ingelesez) «Arrest of Gorbanevskaya, 24 Dec. 1969 (11.9)» A Chronicle of Current Events 2013-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
  4. «Wyborcza.pl» wyborcza.pl (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]