Neferirkara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neferirkara Kakairen piramidea. Abusir

Neferirkara Kakai edo soilik Neferirkara, Egiptoko V. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, eta, bere erregealdiak, K. a. 2458tik K. a. 2438 arte iraun zuen Jürgen von Beckerathen arabera.

Shepseskafen (edo Userkaf)en eta Khentkaus I.a (Mizerinoren alaba) erreginaren semea zen, eta, ziuraski, Khentkaus II.arekin ezkondu zen. Bere semeak, beharbada, Neferefra-Isi eta Nyuserra-Iny izan litezke.

Manetonen, Neferqueresek, 20 urteko erregealdia izan zuela dio, Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan. Palermoko Harriak, ziuraski bere garaian grabatua, gutxienez, hamar urteko erregealdia ematen dio (baina hautsia dago, eta soilik abereen bosgarren erroldararte mantentzen da).

Neferirkarak, jainkoentzako dohaintzen eta tenpluentzako zerga salbuespenen politika jarraitzen du, honela, tenpluen independentzia areagotuz eta kleroa, benetako noblezia bihurtuz, nomoetako buruzagi bezala botere handiagoa lortuz, hau, hilobien handitasunean isladatzen delarik.

Bere garaiko testigutza eta eraikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramide bat du Abusirren, 69 metroko altuera duena, eta, bere ganbera eta aurreganbera, granitozkoak dira. Hil Tenplu bat du, harriz eta adobez eraikia, non Abusirreko Papiroak aurkitu ziren, hornikuntza eta lanen zerrenda oso xehetuekin.

Bere emazte Khentkaus II.aren piramideak (16 metroko altuera duena), erliebe batzuk ditu, hauen arabera, "bi erregeren ama" izendatzen delarik, ziuraski, Neferefra-Isi eta Nyuserra-Iny izango liratekeelarik.

Eguzki Tenplu bat, Palermoko Harrian aipatua eta oraindik aurkitu ez dena.

Titulatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neferirkara, Raren Semea titulua ezartzen duen lehen faraoia da, erregearen jaiotza izena kartutxo baten barnean sartuz, Egiptoko IV. dinastian jada erabiltzen zen arren.


Aurrekoa
Sahura
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Shepseskara
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neferirkara Aldatu lotura Wikidatan