Palermoko harria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palermoko harria

Palermoko harria diorita izeneko harri beltzezko lauza baten zatirik handiena da, Aro Aurredinastikotik V. dinastiararteko gertaera multzo bat grabatua duena, zeremoniak, abere erroldak, Niloren hazkuntzaren urteroko maila eta faraoien izena bezala. Bere izena, Italiako Palermo hiriagatik du, Palermoko Arkeologia Museoan zaindua baitago.

Zati honek, 43 zentimetroko garaiera eta 30 zentimetroko zabalera du, 2 metroko garaiera eta 60 zentimetroko zabalera izango lituzkeen lauza batetik datorren arren. Dokumentu honen, edo antzerako baten zati txikiagoak, Kairoko Egiptoar Museoan eta Londresko Petrie Museoan daude.

Testua, hiru erregistro horizontaletan banatuta dago:

  • goikoak, garai horretako faraoiaren izena adierazten du.
  • erdikoak, gertaera nabarmenak: jaialdiak, abere kontaketa, etab...
  • behekoak, urteroko Niloren hazkuntza adierazten du.

Goiko lerroan, Behe Egiptoko zenbait gobernari aurredinastikoen izenak daude: Seka, Khaau, Tiu, Tiesh, Neheb, Wazner, Mehet...

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]