Mizerino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mizerinoren hirukoa, Kairoko Egiptoar Museoa
Mizerinoren piramidearen eta tenpluaren hondakinak, Gizan.
Menkaura erregearen eta bere erreginaren estatua (Khamerernebty) Bostongo Arte Ederren Museoa.

Menkaura (izen egiptoarra) edo Mizerino (greziarra), Egiptoko IV. dinastiako faraoi bat izan zen, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaian.

Bere erregealdiaren datak ez dira zehatz ezagutzen baina K. a. 2514an hasi eta K. a. 2486an amaitu zela estimatzen da Jürgen von Beckerathen arabera. Kefren edo Jafraren semea eta Keops edo Jufuren biloba zen, azken hau Gizako Piramide Handiaren eraikitzailea izan zelarik. Bere oinordekoa bere seme Shepseskaf izan zen.

Erreferentziak testu klasikoetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herodotok Mikerinos Kefrenen semea eta Keopsen iloba zela idatzi zuen.

Herodotok Mizerino errege eskuzabala izan zela ere badio, Keopsek eta Kefrenek itxitako tenpluak gurtzarako ireki zituen. Errege bihurtu bezain pronto, soilik sei urteko erregealdia izango zuela eta zazpigarrenean hil egingo zela zioen orakulu bat jaso zuen. Orduan Mizerinok lanpara mordoa jartzea agindu zuen, gauez pizten zituenak, etengabe plazer guztiak gozatuz. Honela orakuluari burla egiten ziola uste izan zuen, sei urte horiek azkenean hamabi bihurtu baitziren, gauak egun argitsu bihurtu ondoren.

Manetonek Sexto Julio Afrikanoren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan, Menkeres izena ematen dio eta 63 urteko erregealdia izan zuela dio. Eusebio Zesareakoak Sintzeloren bertsioa eta armeniar bertsioaren arabera, errege honi buruz garrantzizko gertaerarik erregistratuta ez dela geratu aipatu zuen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizako ordokiko hirugarren piramidea eraikitzea agindu izana ematen zaio, erreginen hiru piramideek, hil tenpluak, haraneko tenpluak eta guztiak lotzen dituen prozesio galtzadak osatutako hil multzoan, baina, kontrako erara, Sexto Julio Afrikanok zein Eusebio Zesareakoak Jurgi Sintzeloren bertsioan eta armeniar bertsioan, Manetoni kopiatuz, hirugarren piramidea Nitokrisek eraiki zuela idatzi zuten, bere garaiko emakumerik maitagarri eta nobleena.

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mizerino, Egiptoko IV. dinastiako erregeen artean berari buruz estatua gehien kontserbatu diren faraoia da. Garrantzitsuenak Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen diren bi taldeak dira. Batean erregea Hathor jainkosarekin eta jainkosa probintzial batekin agertzen da. Bostongo Arte Ederren Museoan dagoena era nabarmentzen da, non faraoia bere emazte Khamerernebtyrekin irudikatua dagoen.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako testu hauetan aipatzen da:

  • Debhenen biografia, Gizako bere hilobian (Sethe)
  • Nikaankhen biografia, Tehneko bere hilobian (Sethe)
  • Ptahshepsesen biografia, ate faltsu batean (Londresko British Museum) (Sethe)
  • Sekhemkararen hilobia, Gizan (Sethe)
  • Nisutpunecherren hilobia, Gizan (Sethe)
  • Biblosen aurkitutako objektu batean (Dunand)
  • Zigilu inprimaketak Buhenen, hogei zigilu baino gehiago (Petrie Museoa)

XIX. mendean basaltozko sarkofago eder bat aurkitu zen bere piramideko hil ganberan, Londresko British Museumera eramatekoa zena, baina hura garraiatzen zuen itsasontzia Murtziako Kartagena hiriko kostaldean hondoratu zen 1837an, egundaino berreskuratu ez delarik.


Aurrekoa
Baefra
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Shepseskaf
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mizerino Aldatu lotura Wikidatan